Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alberro: "Proposamenak herriarekin izan dugun harremanaren ondorio dira"

Datorren legegintzaldiko programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu EH Bilduk. Epe luzekoez gain, lehen seihilekorako konpromisoak ere badituzte.

Goian, ezker-eskuin: Iraitz Pazos, Mikel Garcia eta Amaia Muguruza. Behean, Natitxu Etxarri, Aintzane Taberna, Teo Alberro, Aitor Brion eta Laura Re.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/23

Atzo arratsaldean Pasaiako EH Bilduren alkategai Teo Alberrok, alderdiaren hautagaitza osatzen duten lehen bederatzi zerrendakideez lagunduta (Migel Mari Torrea, bosgarrena, ezin izan zen bertaratu), datorren legegintzaldian ardatz izango duten programaren ildo nagusiak aurkeztu zituen Donibanen. Plan “anbiziosoa bezain arduratsua” osatu dutela ziurtatu zuen zerrendaburuak.

Lan-ildoak pasaitarrekin elkarlanean diseinatu dituzte bilkideek: “Proposamen hauek herritarrekin eta herriko eragileekin izan dugun harreman etengabearen ondorio dira, agintaldian zehar mantendu dugun harremanarena zein azken asteotan eragile mordoarekin egin ditugun bileretatik irtendakoak”. Pasaiako indar nagusiak udalbatzan egindako lanetik eratorritako ezagutza ere oinarri izan dute.

Programaren berritasun nagusia ekintzak gauzatzeko epeekin lotuta dago: epe ertainari zein luzeari begirako proposamenez gain, legegintzaldiko lehen seihilekoan bete nahi dituzten hainbat konpromiso jaso ditu koalizio subiranistak. Horien artean Alberrok aipatu zituen, besteak beste, “etenda dagoen” herritarrekiko harremana eta alkateordetzak “lehenbailehen” berreskuratzea, edota aparkalekuarekin lotutako ordenantza herritarrekin lantzea.

Azken egunotako kanpainetan herriko alderdi baten eta bestearen ahotan errepikatu diren erronka eta proiektuak badaude, baina bilkideek ziurtatu dute badela euren koalizioa besteengandik ezberdintzen duen ezaugarri nagusi bat: “Guzti horiek herritarrekin eta eragileekin batera gauzatu nahi ditugula, etengabeko harremanean eta elkarlanean. Badugulako gauza bat argi: gure proiektuak onak edo egokiak izan daitezke, baina herritarrekin batera lantzen den edozein proiektu hobea izango da ziur, eta hori horrela izan dadin egingo dugu lan etengabe”.

Promosamenak
Gobernantza eredu berria sustatu nahi du EH Bilduk, “gertukoa eta herritarren beharrei erantzungo diena”. Hori dela eta, zaintzaren erronkari ekingo diotela ziurtatu dute, eta baita jarduera ekonomiko berriak bultzatu ere. “Betiere, herritarren beharrak zentroan jarrita eta jasangarritasuna oinarri”. Ondoko zerrendan, atzo aipaturiko ardatz nagusiak:

  • Donibanen. Saneamenduaren obra herritarrekin batera landu nahi dute, bizilagunen parte hartzerako foro bat eratuz. Era berean, Meipiko eta hirigune historikoaren irisgarritasuna hobetzeko lan egingo dutela berretsi dute.
  • San Pedron. Alberrok esandakoak: “Goiko aldearen utzikeriari aurre egingo diogu arreta berezia jarriz irisgarritasun elementuetan eta urbanizatu gabeko kaleetan, Kanpitxu kasu. Eta behealdean, Arraunlari progresiboki oinezkoentzat izan dadin lan egingo dugu”.
  • Antxon. EH Bilduk Madrilen lortutako akordioari esker Luzuriagako ekipamendu kultural eta sozial berria garatu nahi dute, “herritarrekin eta bertako eragileekin”. Topoaren obraren jarraipena egiteko foro berezia ere sortu nahi dute, ETSren eta herritarren parte hartzea izango duena.
  • Trintxerpen. Andonaegiko birgaitzea integrala izan dadin inbertsioak egingo dituela ziurtatu du EH Bilduk, kaleak urbanizatuz eta ur depositu zaharrean aparkaleku eraikina eginda. “Horrez gain, lehen unetik Ziritza herritarrena izan dadin lan egingo dugu, bertarako proiektua idatzita”.
  • Kultur, kirol eta herri eragileekin lana egingo dute.
  • Herriaren eta portuaren arteko harreman “tentsionatuari” heltzeko proposamenak egin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.