Establezimenduen errotulazioa euskaratzeko diru laguntzak eska daitezke
Establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazio eta bestelako idatzizko euskarriak, web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak euskaratzeagatik eskatu ahal daitezke diru laguntza horiek.
Establezimenduen errotulazioa eta beste hainbat euskarri euskaratzeagatik diru laguntzak eskatzeko epea zabalik du udalak. Establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazio eta bestelako idatzizko euskarriak, web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak euskaratzeagatik eskatu ahal daitezke diru laguntza horiek.
Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontuan eskainitako diru zorroa agortu arte esleituko ditu udalak laguntza horiek.
Eskaerak, Zu! zure udala arreta zerbitzuan, posta arruntaz edo internet bidez egin daitezke. Informazio gehiago behar dutenek Merkatuzarren kokatuta dagoen Hizkuntza Politiken sailera jo dezakete, 943 44 96 13 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali.