Lekuona betetzera deitu du EH Bilduk
Gaur izango da koalizio subiranistaren ekitaldi nagusia 19:00etan hasita.
Udal eta Foru Hauteskundeen barruan, kanpainaren ekitaldi nagusia gaur egingo du Errenteria-Oreretako EH Bilduk. Lekuona Fabrikan izango da ekitaldia, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako Ahaldungai Nagusiak, Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuko ordezkariak, eta Aizpea Otaegi koalizio subiranistaren alkategaiak hartuko dute parte.
19:00etan hasiko da EH Bilduren ekitaldia eta koalizioak Lekuona Fabrika betetzera deitu ditu herritarrak, “igandean inoiz baino gehiago izateko, txiki utzi behar dugu Lekuona”.