Antzerki Arin Sozialaren jardunaldian izango da Kikilisalda antzerki taldea
Errenteria-Oreretako Kikilisalda taldeak martxoaren 9an estreinatu zuen antzezlan hori Emakumeen Etxean.
Bilbon egingo den Antzerki Arin Sozialaren III jardunaldirako hautatu dute Kikilisalda Antzerki Taldearen Y asi seguimos/ Eta horrela jarraitzen dugu lana. Pabellon 6 aretoan izango da jardunaldia, ekainaren 2tik 4ra.
Errenteria-Oreretako Kikilisalda taldeak martxoaren 9an estreinatu zuen antzezlan hori Emakumeen Etxean.
Bilbora joan aurretik, emanaldia egingo dute Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur elkartean hilaren 31n, 20:00etan. Sarrera librea da aretoa bete arte.