Herriartekoaren finalerdietako joaneko partidak, bihar Deban
Ezaugarritzen dituen talde izpiritua ateratzen saiatuko dira Ibon, Ruben, Yorel eta Abel itzulera partidei begira emaitza ona lortzeko.
Herriarteko Txapelketako finalerdietako paleta eta pala motzeko joaneko partidak jokatuko dituzte bihar Debako aldats pilotalekuan errenteriako pilotariek. 20:00etan hasiko dira partidak. Esanguratsuak dira urtero Deban jokatutako Herriarteko Txapelketaren partidak, eta bihar ere, giro bikaina espero da.
Azpeitia irabaztetik dator Aristi, Badiola, Etxeberria eta Beitiak osatutako Debako taldea, azken biak beteranoenak dira, eta ongi ezagutzen dituzte Errenteriarrek, behin baino gehiagotan izan dituztelako aurrez aurre.
Ezaugarritzen dituen talde izpiritua ateratzen saiatuko dira Ibon, Ruben, Yorel eta Abel itzulera partidei begira emaitza ona lortzeko. Azken horiek, ekainaren 4an jokatuko dituzte Fanderiako Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoian.