Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juneren Hegoak eta Gurutze Gorriak piztuko dute madalenetako suziria

Uztailaren 21ean txupina nork piztuko duen erabaki dute. Juneren Hegoak elkartea eta Gurutze Gorriaren Errenteriako Herri Batzarra izango dira madalenetako omenduak, plenoak, aho batez horrela onartuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/25

Uztailaren 21ean txupina nork piztuko duen erabaki dute. Juneren Hegoak elkartea eta Gurutze Gorriaren Errenteriako Herri Batzarra izango dira madalenetako omenduak, plenoak, aho batez horrela onartuta. Atzo arratsaldean izan zen plenoa, eta aurkeztutako hautagaitzen artean, Errenteria-Oreretako bi elkarte horiek aukeratu zituzten txupinazoa piztu, eta madalenetako omenduak izan daitezen.

Juneren Hegoak elkarteak, gainera, hamargarren urteurrena du aurten.

Hainbat hautagaitza aurkeztu zituzten omendu izateko madalenetan. Gurutzea Gorriaren Herri Batzarra, Ereintza Aguaplast Senior taldea, Touring Kirol elkartea, Hibaikaren emakumeen trainerua, Line pertsonaia, Juneren Hegoak elkartea, eta auzoetako emakume taldeak: Alai, Gure Leku, Erlontzi, Laguntasuna, Loretoki, eta Patxiku Zelaia. Hautagaitzak aztertuta, eta kontuan hartuta araudiaren barruan urteko bi elkarte aitortzea baino ez dela aurreikusten bozeramaile batzordeak aho batez adostu du  Juneren hegoak eta Gurutze Gorriaren Errenteriako Herri Batzarra omentzea, “nahikoa merezimendu dutelako, aurkeztutako gainontzeko hautagaitzak gutxietsi gabe”.

Aurkeztutako hautagaitza guztiak omendu izateko merezimendua dutela esan zuen Elkarrekin Errenteriako bozeramaile Maite Gartziak atzoko plenoan, “eskerrak eman nahi dizkiegu, beraz, guztiei, hautatuak izan edo ez, herriari egiten dioten ekarpenarengatik”. Juneren Hegoak elkarteak betetzen duen funtzio sozialaz aritu zen ondoren, eta nabarmendu boluntarioz osatuta dagoela. Gurutze Gorriaren herri batzarrak zaurgarrienen alde egiten duen lana aitortu zuen Gartziak. Biak zoriondu zituen hautatuak izan direlako: “Argi dut aurtengo madalenak inklusiboagoak eta solidarioagoak izango direla beraiei esker”.

PSE-EEren bozeramaile Isaac Palenciak ere aitortu zien hautagaitza guztiei omenduak izateko merezimendua: “Omenduak izango direnei zorionak eman nahi dizkiet eta egiten duten lana eskertu urtean zehar”.

EH Bilduren izenean Itziar Ostolaza mintzatu zen. Madalenak ez dira “jai soilak” koalizio subiranistako zinegotziarentzat, “hori baino askoz ere gehiago dira, izan ere, herrian eta herritik kanpo bizi diren , garen, herritarren topagune dira, herriarekiko maitasuna eta herri identitatea modu kolektiboan bizitzeko une badira,  eta badira, aldarrikapen anitzetarako gune”. Aldarrikapena aipatuta herri aitortzari ere egin zion aipu Ostolazak, “udalaz harago, herri oso bat izango baita bi elkarte horiei babesa eta esker ona eskainiko dizkiena”.

Aurkeztutako hautagaitza kopurua nabarmen jarri zuen Ostolazak, “parte hartze hori ere badelako Orereta-Errenteria herri bizia denaren isla edo seinale, eta zalantzarik gabe, hautagaitza gutziak direlako merezimendu osoz aitortza jasotzeko  aukera ezin hobe”. Nabarmen jarri zuen ere bi hautagaitzak aho batez aukeratu dituela udalbatzak, “horretarako erakutsi dugun prestutasuna aipatzekoa iruditzen zait”.

Omenduak izango diren elkarteez mintzo zen eta biek balioak partekatzen dituztela esan zuen, “batetik behar duten pertsonei laguntzeko sortu ziren eta hori dute xede, bidelagun izatea; lan boluntario eta altruista dute sostengu, pertsonak pertsonak laguntzen elkarren ezagutzak eta elkarren arteko zubiak  eraikitzeak eskaintzen duen bizipena ordainsarien gainetik jarriz; herriarekiko harreman estuan jarduten dute biek, finean herri honen DNArekin bat egiten dute bi eragileek bete-betean, inor atzean utziko ez duen herria  irudikatzetik, praktikara eramanaz, eguneroko jardun txikiak handi bihurtuz”.

EH Bilduren izenean eskerrak eman zizkien “bihotzez” eragile horietan lanean ari diren pertsonei , eta zoriondu jasoko duten “aitortza kolektiboarengatik”. Desio bat ere partekatu zuen Ostolazak, “izan daitezela aurtengo madalenak zuen omenaldiaren aitzakiapean, elkartasun olatu”.

Bat egin zuen ordezkari guztien hitzekin Aizpea Otaegi alkateak, azkenik, eta aurkeztutako hautagaitza kopurua herriak duen “bizigarritasunaren” eta dagoen “ekimenerako gaitasunaren” ondorio dela baietsi zuen. Hautagaitza guztiek merezi dutela omendu izatea erantsi zuen alkateak, “aurten ez dute aukera izango baina gure esker ona merezi duten zalantzarik ez da, herriari egiten dioten  ekarpenarengatik. Egiten duten lanaren hedapenarengatik ere eskerrak eman nahi dizkiet, beren lanaren bidez beti esaten dugun hori lortzen lagunduko digutelako . Esaten dugu nahi dugula herri bat zeinetan bizi diren herritarrek inguruan gertatzen denarekin konprometituko diren, eta elkarte hauen lanaren zabalkundearen bidez ziur naiz herri eredu horretan sakontzeko aukera izango dugula”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.