Auzo guztietan, bitan izan ezik, EH Bildu nagusi
Bitan izan ezik, gainontzeko auzo guztietan nagusi izan da EH Bildu atzoko hauteskundeetan.
Bitan izan ezik, gainontzeko auzo guztietan nagusi izan da EH Bildu atzoko hauteskundeetan. Erdigunea, Olibet, Gabierrota, Fanderia, Lartzabal, Gaztaño, Galtzaraborda, Alaberga, Iztieta, Zamalbide, Agustinak, eta Pontikan lehen indarra izan da Aizpea Otaegi buru duen zerrendak. Beraun eta Kaputxinoetan, berriz, PSE-EE izan da lehen indarra, baina koalizio subiranistaren botoek gora egin dute bi auzo horietan ere.
Argazkiak erakusten du, babes zabala duela, uniformea, koalizio subiranistak herri osoan, eta hala ez den auzoetan espazioak irabazten ari dela hamabi urtetik hona hasitako bidean.
Aldundirako ere EH Bildu nagusi
Udal ordezkaritza eta Gipuzkoako Foru aldundirako hautagaitza bozkatu behar ziren atzoko hauteskundeetan. Udal hauteskundeetan bezala, EH Bildu izan zen indarrik bozkatuena aldundirako ere. EH Bilduk 6.112 boto paper jaso zituen, PSE-eek 4.180, EAJk 3.187, Elkarrekin Podemosek 1.447,eta PPk 939.
Datuak, Orereta-Errenteriako EH Bilduk emandakoak dira, eta horiek, atzoko hauteskundeetan hamasei hauteslekuetan ziren 48 mahaietan boto kontaketa egin ostean lortutakoak dira. Hemen klik eginda, taula eta grafikoa kontsulta daitezke.