PSE-EE posta bidezko botoa tramitatzen hasi da
Uztailaren 13ra arteko epean izango du zabalik Morrongilleta kaleko egoitza Espainiako Gorteetarako bozetan posta bidez botoa eman nahi dutenentzat.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23ra aurreratu dituzte. Horren harira, Errenteriako PSE-EEk posta bidezko botoa tramitatzeko bulegoa martxan harri du: Herriko Etxera joan behar dute botoa emateko bide hori jarraitu nahi dutenak.
Laguntza zerbitzua uztailaren 13ra arte zabalik izango dela adierazi dute Errenteriako sozialistek. Zehazki, Morrongilleta kaleko bulegoa astegunetan 10:30-13:00 eta 16:30-20:30 tarteetan irekita egongo dela jakinarazi dute. Telefono bidezko kontsultak egin ditzakete interesa dutenek: 943 51 99 99ra deitu behar da horretarako.
PSE-EEk oroitarazi du, bestalde, uztailaren 23n bozkalekuetara ez joan ahal izateko ezintasunen bat edo gaixotasunen bat dutenek, etxetik eman dezaketela botoa, notario aurrean. Hori tramitatzeko laguntza emango du PSE-EEk.