Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

Donibane «harrera herri» bihurtuko du aurten Bixi-Bixik

Urteroko Gora Herriak dinamikarako apustu sendoa egin du aurten kultur elkarteak. Herrialde bat hautatzeaz harago, harrera bila irtenarazten dituztenak izango dituzte hizpide eta gonbidatu berezi.

Anaitze Agirre eta Kristina Berasain, atzo, irekiera solasaldian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/02

Urteak daramatza Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak, badiako barrutiaren txikitasunetik, gizartea bizigarri eta enpatikoagoa izan dadin ahaleginak egiten. Saiakera horien aterkipeko iniziatiba garrantzitsuena Gora Herriak jaialdia dute. Urtero, ekaina inguruan antolatu ohi dute Euskal Herriaren eta munduko beste orotariko herrialdeen arteko sareak ehuntzeko hamabost eguneko dinamika, eta aurtengoan ere ez dute hutsik egin.

2022an Irlanda izan zuten muin, eta 2021ean interes geopolitikoengatik lau estatutan zatitutako Kurdistan herria gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini zieten bizilagunei. Aurten, ordea, ez da herrialde bat izango —edo ez, behintzat, bakarra— Gora Herriak-ek ardaztuko duena, baizik eta harrera bila euren etxeetatik alde egitera behartuta bizi direnen errealitatea. «Elkartasuna beste modu batez landuko dugu eta harrera herri bihurtuko gara, gu berri bat ospatzeko bidean», zehaztu dute elkarteko kideek. Bereziki, hegoaldetik datozen migratzaileak izango dituzte hizpide.

Inor ez da ilegala. Ongi etorri errefuxiatuak lelopean, hasiak dira dagoeneko lehen jarduerak herritarrei eskaintzen. Atzo, ostegunarekin, solasaldia izan zuten Kultur Aterpean Anaitze Agirre eta Kristina Berasainekin, Emakumeen migrazio bidea: hamaika oztopori aurre eginez titulupean. Gari Garaialde fotokazetariaren …eta bidean, Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei erakusketa ere ikusgai ipini zuten aretoan, inaugurazio ekitaldi jendetsuarekin batera.

Gaur, ostirala, aurretik dutenari indarrez ekiteko atsedena hartuko dute; baina bihar arratsean bai, izango dute zerekin gozatu eta hausnartu sanjuandarrek, nahiz bertaratu nahi duen beste edonork ere. Senegal: herri baten kronika migratua titulupeko solasaldia gidatuko dute 19:30ean, Kultur Aterpean, Matar Ndiaye Seck eta Jeanne Rolando Dakougnak. 22:00etan, leku berean, kantaldia eskainiko dute Jack Diatta eta Kaylf10 senegaldar musikariek.

Jarraian, datozen asteotako egitaraua kontsulta daiteke, egunez egun.

  • Ekainak 3, larunbata
    • 19:30. Kultur Aterpean. Solasaldia: Senegal: Herri baten kronika migratua. Matar Ndiaye Seck eta Jeanne Rolando Dakougna.
    • 22:00. Kultur Aterpean. Kantaldia Jack Diatta eta Kaylf10 senegaldar musikariekin.
  • Ekainak 6, asteartea
    • 19:30. Kultur Aterpean. Mahai-ingurua: Migrazioa eta komunikabideak: estereotipoak vs informazioa. Urko Etxebeste, Koldo Nausia, Jenofa Berhokoirigoini, Cristina Tapia eta Arantxa Iraola.
  • Ekainak 7, asteazkena
    • 19:30. Juanba Berasategin. Zinema: Tetuan. Gijongo Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatua. Iratxe Fresneda zuzendariarekin.
  • Ekainak 8, osteguna
    • 19:30. Kultur Aterpean. Solasaldia: Bidasoa, testigantzak eta hausnarketa. Afari legean, elkarrizketa. Oihana Galardi, Amets Arzallus eta Ibrahima Diallo.
  • Ekainak 10, larunbata
    • 19:30. Juanba Berasategin. Kontzertu nagusia. Afrika bibang eta bere taldea. Kwadeni taldea, perkusioa eta dantza.
  • Ekainak 12, astelehena
    • 19:30. Kultur Aterpean. Hitzaldia: Migrazioa eta egungo inperialismo egiturak. Haizea Solagurenbelaskoa eta Andrea Bartolo, Askapenako kideak.
  • Ekainak 14, asteazkena
    • 19:30. Kultur Aterpean. Mahai-ingurua: Estranjeria legea hautsi! EH, Harrera Herria. Mikel Zuluaga (Artea herria), Arantza Chacon (Zehar elkartea) eta Aita Mari ontziko ordezkari bat.
  • Ekainak 15, osteguna
    • 19:30. Kultur Aterpean. Solasaldia: AMAZIGH herria gurean. Aziz El Quardy eta Khalid Amzir: testigantzak. Joseba Sarrionandia: Moroak gara behelaino artean?, liburuaz.
  • Ekainak 17, larunbata
    • Azken festa handia.
    • 12:00. Meipitik plazara, Mazedonia kalejira. EH 11 kolore.
    • 14:30. Herri bazkaria, Meipin.
    • 17:00. Ekitaldia. Gu berri bat osatze bidean. Lintxua dantza taldea, musika, bertsolariak, testigantzak…
    • 18:00. EH 11 kolore: batukada.
    • 19:00. Elektrotxufla.
    • 21:00. Dj Sound System: musika afrikarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.