Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Teo Alberro Bilbao, EH Bilduren alkategaia

«Alkatetza eskuratzea espero dugu. Hori da gure asmoa»

EH Bildu izan da lehen indarra Pasaiako lau barrutietan. Sei zinegotzitik zortzi izatera pasa da, eta abstentzioak gorako joera izan duen agertokian, botoetan gora egitea ere lortu du. Herritarren konfiantza eskertu du Teo Alberrok.

Teo Alberro Bilbao
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2023/06/02

EH Bilduk irabazi du, aisa, bigarren eta hirugarren izan diren alderdien zinegotzi bikoitza lortuta. Zein da balorazioa?
Oso positiboa. Sei zinegotzi izatetik zortzi izatera pasa gara, eta beste alderdiekiko lortu dugun aldea nabarmena izan da. Herritarrengandik jaso dugun babesa handia izan da, zinegotzi gehiago, eta boto gehiago ere lortu ditugu, gainontzekoek, gutxiago edo gehiago beherantz egin dutenean. Eskerrak eman behar dizkiegu herritarrei gugan jarri duten konfiantzarengatik.

‘Hasi dira liburuxka bat idazten, Teo udaletxean’ esaldia bota zenuen zure burua alkategai aurkezteko unean. Hasi zarete elkarrizketetan alkatetza ziurtatzeko?
Nik esan nuen esaldia Maddalen Iriartek zuzendu, eta Teo alkatetzan esan zuen, eta nik uste dut hala izango dela. Lehen indarra izanik beste alderdiekin harremanetan jarriko gara. Besteen eskutan egongo da gurean baino. 2019an gertatu zen gehiengoa lortu ez arren beste batzuk gobernatzea. Espero dezagun, oraingo honetan, alde handiarekin nagusitu garenean, guk alkatetza izatea, hori da gure asmoa.

Nola baloratuko zenukete Ahal Dugu- Aliantza Berdeak, PSE-EE eta EAJrekin bat egitea? Agertoki hori aurreikusi duzue?
Egia da politikan edozer gerta daitekeela. Hala ere, ez genuke ulertuko, egia esan, Ahal Dugu-Aliantza Berdea bezalako alderdi batek EAJ eta PSE-EErekin bat egitea, are gutxiago gure nagusitasuna kontuan hartuta, gutxiengo baten alde egitea. Ez litzateke normala izango gure ikuspuntutik, ezta alderdi bakoitzak ditugun proiektuei erreparatuta ere. Lehen esan bezala, baina, hori besteen eskuetan dago gureetan baino.

Lau barrutietan gehiengoa lortu du EH Bilduk. Trintxerpen ere nagusi izan zarete, eta zu bertakoa zara. Zer suposatzen du halako babes zabala izateak?
Harrotasuna eragiten du lau barrutietan lehen indarra izateak. Trintxerpe beti izan da PSE-EEren feudoa, eta pozik gaude lortutakoarekin. Trintxerpekoa naiz, bertan bizi naiz, ezagutzen dut barrutia bertan egiten dudalako bizitza, eta jendeak hori baloratu eta eskertu egiten du. Bat baino gehiago gerturatu zait eskertuz Trintxerpeko norbait aurkeztu izana. Oso kontuan izan dugu zerrenda osatzeko garaian barruti guztiak ordezkatuta izatea, bakoitza ordezkatzen duten pertsonak izatea.

Oarsoaldeko lau udalerrietan irabazi du EH Bilduk. Pasaian hilaren 17an gertatuko denaren zain, zer suposatuko du bailararentzat horrek?
Ditugun proiektu komunak elkartzeko, eta eskualdeari begira elkarlanean aritzeko garrantzitsua izango dela uste dut. Bestetik badugu, bai Lezo, bai Pasaia eta bai Oreretari eragingo dion, eta duela hilabete-edo aurkeztu genuen etorkizuneko badiarako proposamena. Horri begira ere Oarsoaldeko lau alkatetzetatik lau udalerrientzat elkarlanean aritzea oso onuragarria izan daitekeela argi dut.

%46koa izan da abstentzioa Pasaian. Kezka azaldu zenuen gaiarekin igandean.
Ez dugu oraindik baloraziorik egin, gaur arratsaldean bilduko gara [astearteaz ari da, orduan elkarrizketatu zuen Hitza-k] baina nahikoa kezkagarria izan da abstentziorako jarrera hori. Adierazten du, ez hainbeste politikatik, baizik eta herriko kontuez aldentze bat badagoela, desafekzio bat. Aztertu beharko dugu eta landu zer aukera ditugun horri buelta ematen saiatzeko.

Lau barruti eta itsasoa tartean. Nola bermatuko duzue barruti guztien beharrak aseko dituzuela?
Neurrietako bat barruti bakoitzean alkateordetzak berreskuratzea da, herriarengandik hurbiltasuna bermatzeko. Jendeak udaletxea hurbil ikustea nahi dugu, ezinbestekoa da guretzat. Herritarrei entzutea dugu lehentasuna, haiekin batera elkarlanean aritzea. Anbizioa dugu herria hobetzeko, beti ere arduraz, eta herritarrekin elkarlanean. Gure apustu sendoena, lehenesten duguna, herritarrekin, herriko eragileekin batera lan egitea da; orain arte egin duguna izan da hori, eragileekin harremana nahikoa zuzena izan da normalean. Ez da hauteskundeetan egiten duguna, urtean zehar mantendu duguna baizik.

Osatu dugun zerrendara bildutako jendea ere oso inplikatua da, oso konprometitua bere herriarekin, barrutiak ezagutzen ditu. Ezagutza badugu eta barruti bakoitzeko pertsonak saiatu gara jartzen zerrendan, eta horrek, ezinbestean, herritarrekiko hurbiltasuna bermatzen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.