Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Erreportajea] ‘Lur urratua’, memoria historikoa gaurko ahotsekin

Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak frankismoaren esklaboen gaineko dokumentala egin du. Gurutze Susperregik eta Kepa Gonzalezek zuzendu dute, 64 lezoarren partaidetzarekin.

Maiatzaren 18koa da ondoko irudia, parte hartzaileen pasekoa. Harrera egin zieten.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/06/02

Urriak hurrari tira
lurra urratzen ari da…
Memoriari kendutakoak
nonbait agertuko dira

Aurreko hitzak Jon Etxebeste bertsolari lezoarrak sortu ditu, eta Iñaki Labaka abeslariak doinua ezarri die. Bere egin du zati hori agertzen den bertso-sorta Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak, Memoriari kendutakoak du izen sorta osoak. Etxetxok, zehazki, estrofa horren zati bati eman dio garrantzia: horretan oinarrituta, frankismoan bortxaz herrira lanera ekarrarazi zituzten pertsonei oles egiteko ekoitzi berri duen dokumentalari Lur urratua izena jarri dio. Iparragirreko barrakoiak etxe izan zituzten gatibualdian trabajadore horiek guztiek. Katiuskak estudioko Gurutze Susperregi eta Kepa Gonzalez dira lanaren zuzendari eta sortzaileak.

Izan ere, ikus-entzunezkoaren ildo nagusia honakoa da: atzoko istorio bat, gaurko pertsonek kontatzea, bihar errepika ez dadin. «Joan gintezke garai batekoen testigantzak azaltzera. Jar genitzake bilduta ditugun irudi historikoak. Egin genezake honen edo haren errepaso historiko bat. Lan horretan ari gara Etxetxon. Baina dokumentalean beste enfoke bat eman nahi izan diogu gaiari, zuzendarien ideiari jarraiki», azaldu du Tito Labordeta Etxetxoko kideak.

Iraganean jazo zen horri, egungo pertsonek jarri diote ahots eta irudi Lur urratua-n, perspektiba erreal baten bitartez herrian gertatu zen horren transmisioa bermatu eta ezagutarazi daitezen, gogoetarako tartea zabalduz, etorkizunean berriz ere gerta ez dadin.

Trabajadoreak edo frankismoaren esklaboak, 1936ko gerraren ondorengo lehen urteetan izan ziren Lezon, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Herri lanak egin zituzten, baldintza oso latz eta umiliagarrietan, eta bertan bizi izan ziren, barrakoietan. Lezoko barrakoietatik 5.000 bat pertsona pasa zirela akreditatua dute Etxetxoko kideek, jasotako testigantzei eta Miguel Angel Barcenilla historialariak egindako ikerketa lanei esker. Horietatik 16 gutxienez hil egin ziren, lan istripuan, gaixotasunagatik, edo faxistek tirokatuak. Lezoko emakumeek haiek ahal bezala lagundu zituzten, janaria ematen edo haien arropa garbitzen. Ikus-entzunezkoaren 58 minutuan hori guztia jaso nahi izan dute. Oraingoz euskarazko bertsioa da osatua dagoena, baina gaztelaniazko azpitituluduna sortzen ari dira.

Estreinaldiak
Hilaren 9an estreinatuko dute, publiko orokorrari begira, Lur urratua. Gezala Auditoriumak jasoko du jendarte osoari bideratutako emanaldia, 19:30ean. Aurretik, ordea, beste hiru aurre-estreinaldi pribatu prestatu ditu Etxetxok.

Lehena maiatzaren 18an izan zen, Gezalan. Hara Katiuskak-eko kideen sorkuntza lanean parte hartu duten 64 lezoarrak gonbidatu zituzten, garai bateko istorioa gaurko eguneko ikuspegiarekin kontatu duten horiek izan ziren, beraz, ikusten lehenak. Hurrengo bi agerraldiak ere pribatuak izango dira: gaur, 19:30ean, Iparragirreko eta Sorotxoko eremuak atontzeko azken zazpi urteetan egin diren 30 auzolanetan parte hartu duten lagunek ikusi ahalko dute; bihar, ordu berberean, era batera edo bestera Etxetxorekin kolaboratzen dutenentzako da saioa. Esan bezala, hilaren 9koa da estreinaldi orokorra.

Beste askoren artean, Iñaki Labaka eta Ilargi Arrizabalaga abeslariek parte hartzen dute Lur urratua-n. Sutargi Abesabatzak ere doinua jarri dio, eta Jon Makuso biolin jotzaileak ekarpena egin du. Jon Etxebeste bertsolariaren partaidetza ere badago kredituetan, eta Sara Dorronsoro eta Jon Ziganda, besteak beste, arduratu dira interpretazioari lotutako pasarteez. Miguel Angel Barcenillaren azalpen tekniko eta historikoak ere jasoak daude.

Tximistak haize gogoaz
laino beltzak euri-joaz.
Frankismoaren preso-esklabuak
Iparragirrera doaz

(Jon Etxebesteren, ‘Memoriari
kendutakoak’ bertso sortako pasartea)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.