Mendeurren bazkarirako txartelak salgai jarriko ditu Touringek
Hilaren 22an ehun urte beteko ditu Touring Kirol Elkarteak. Horren barruan, hilaren 24an egun handia antolatu dute merezi bezala ospatzeko mendeurrena, eta tartean, bazkaria egingo dute.
Hilaren 22an ehun urte beteko ditu Touring Kirol Elkarteak. Horren barruan, hilaren 24an egun handia antolatu dute merezi bezala ospatzeko mendeurrena, eta tartean, bazkaria egingo dute. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian izango da bazkaria, eta irekia izango da, “jokalari, entrenatzaile, laguntzaile, guraso, familiarteko… bazkide zein herritarrentzat”.
Txartelaren prezioa 25 eurokoa da helduentzat eta 15 eurokoa kadeteetatik beherakoentzat. Txartelak jasotzeko egunak, hilaren 5etik 9ra izango dira, bazkide, jokalari eta entrenatzaileentzat; hilaren 12tik 16ra berriz, gainontzekoentzat, eta Aterpe Inmobiliarian eskuratu beharko dira astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.
Touringek jakinarazi duenez, Futbol Eskolako jokalariek eta infantil kategoriakoek lagunduta joan beharko dute bazkarira.
Izena emateko azken eguna hilaren 16a izango da. Bazkaria 14:30ean izango da, eta menua zein den ere esan dute. Helduentzat: Urdaiazpikoa, Txorizoa eta patea; entsalada eta oilasko errea, Ezeiza opilak, kafea eta kopa. Edateko, berriz, ura, sagardoa eta ardoa izango dute. Gazteen menua, berriz, honakoa: hiru hanburgesa, hiru kroketa, bi saltxitxa, patatak, Ezeiza opilak, ura eta sagar zukua.