Oarsoaldeko museoek ekaineko egitarauaren berri eman dute
Datozen asteburuetan, ekintza ugariren artean aukeratu beharko dute oarsoarrek: itsas nabigazioa, ibilaldiak, nahiz kontzertuak eskainiko dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/01/dsc_0702.jpg)
Mater Museoak, Albaolak, Arditurri Parketxeak, Jantziaren Zentroak, Fanderiako Errotak eta Soinueneak antolatuta, Oarsoaldeko museoek ekaineko asteburuetarako egitaraua argitaratu dute.
Datozen asteburuetan, horrela, Oarsoaldeko herritarrek aukera ugari izango dituzte: itsas-nabigazio irteerak, arrain lonjara, mineralak aztertzeko edo saiak behatzeko bisita gidatuak, edota kontzertuak antolatu dituzte. Interesdunek hemen kontsulta dezakete egitarau osoa.
Kontaktu eta informazio gehiagorako:
- Mater Museoa: helbide elektronikoa edo 619 814 225 telefonoa.
- Albaola: helbide elektronikoa edo 943 392 426 telefonoa.
- Arditurri parketxea: helbide elektronikoa edo 943 495 069 telefonoa.
- Jantziaren Zentroa: helbide elektronikoa edo 943 494 521 telefonoa.
- Soinuenea: helbide elektronikoa edo 943 493 578 telefonoa.
- Fanderiako Errota: helbide elektronikoa edo 943 494 521 telefonoa.