Iztietako zubia zabalik da, konpondu ostean
Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa eta mantenu lanak amaituta, zabalik da pasabidea.
Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa eta mantenu lanak amaituta, zabalik da pasabidea. Martxoan hasi zituzten zubia berritzeko lanak eta orduan aurreikusi zuten hiru hilabeteko epea beharko zutela lanak bukatzeko, eta epea beteta zabalik da berriro. Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatu dute eta horrekin batera sarbideak diren plataformetan konponketak egin dituzte. Argiztapen lanak ere egin ditu udalak, barandak txukundu eta margotzearekin batera.
138.852 euroko diru zatia inbertitu du udalak lanak egiteko, eta Diez y Cia S.A enpresa arduratu da konponketa eta mantenu lanak egiteaz.