Mende erdiko elkarbizitzak merezi du omenaldia
50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak madalenen barruan. Oraingoan egun aldaketarekin dator hitzordua, eta uztailaren 23an izan beharrean 22an egingo dute.
50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak madalenen barruan. Oraingoan egun aldaketarekin dator hitzordua, eta uztailaren 23an izan beharrean 22an egingo dute, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak direla-eta.
Hortaz, urrezko ezteiak aurten bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea hilaren 30 baino lehen egin beharko dute interesdunek. Horretarako, 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu beharko dute edota posta elektroniko honetara —hemen klik egin— idatzi. Behin izena emanda, familia liburua, eta duela 50 urteko ezkontza eguneko argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.