Muxiko Egunaren hamahirugarren ekitaldiak hartuko du plaza
Igandean —hilak 11— izango da Muxiko Eguna 12:00etan hasita Herriko plazan, Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.
XIII. Muxiko Eguna ospatuko du Beti Prest Dantza Taldeak igandean —hilak 11—. Hilero duten hitzordua errespetatuko dute egun handirako, eta 12:00etan bilduko dira Herriko plazara dantzara —euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian—. Aurtengo saioan, Alaken musikari taldea izango dute lagun, eta Larrain Dantzarekin amaitzeko, Errenteriako Dultzaineroak ariko dira musikarekin.
Herritarrak parte hartzera deitu ditu Beti Prest Dantza Taldeak: “Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen denak, dantzan utzitako indarra berreskuratzeko”.
Igandean, Muxiko Egunarekin amaituko dute ikasturtea, baina urrian itzuliko dira muxikoak Errenteria-Oreretara.