Ohorezko aipamena, Kikilisalda antzerki taldearen lanarentzat
Kikilisalda Antzerki Taldearen 'Y asi seguimos/ Eta horrela jarraitzen dugu' lanak antzezlan sozial onenaren ohorezko aipamen saria jaso du.
Kikilisalda antzerki taldeko kideak saria jasotako unean. Argazkia: Kikilisalda antzerki taldea Bilbon egin den Antzerki Arin Sozialaren III jardunaldirako hautatu zuten Kikilisalda Antzerki Taldearen Y asi seguimos/ Eta horrela jarraitzen dugu lanak antzezlan sozial onenaren ohorezko aipamen saria jaso du.
Antzerki Arin Sozialaren jardunaldia Antzerkidek antolatu du eta joan den asteburuan egin dute Bilbon.
Errenteria-Oreretako Kikilisalda taldeak martxoaren 9an estreinatu zuen antzezlan hori Emakumeen Etxean.
