[Argazki galeria] Pasai Antxoko Sagardo Jaia, iruditan
Hogeita zortzigarrena izan da aurtengoa, eta aurreko hogeita zazpietan bezain bero egin diote harrera antxotarrek Alkartasunak antolatutakoari.
Biteriko karpan. Aurten kokaleku desberdina izan badu ere, beti bezain ongi joan da Pasai Antxoko Sagardo Eguna. Hogeita zortzigarrena izan da Alkartasuna Dantza Taldeak antolatutako Antxoko Sagardo Jaia.
Biteri plazan ospatu dute aurten uzta, topoa lurperatzeko obren ondorioz erabilgai dagoen barrutiko plaza bakarra baita hori. Karpa ipini zuten bertan antolatzaileek euririk egitekotan babeslekurik izateko, baina, zorionez, itzala izan zen larunbatean behar izan zutena.
Antxoko nahiz ondoko herrietako aurpegiak ikus zitezkeen larunbatean hamar sagardotegien ekoizpen dastatzen. 18:00etan atera zieten kortxoa lehen botilei, eta ordutik edalontziak betetzeari ez zioten utzi zerbitzariek.
Horra hor larunbat arratsaldeak Antxon utziriko zenbait irudi.
