Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Motor hotsak, elkartasun bihurtuta

Larunbatean egingo dute egun osoko jaia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteen alde. Auto eta motor ikusgarrienak ikusteko aukeraz gain, askotariko egitaraua ondu dute.

Elkartasunaren motorrak ekitaldiaren aurkezpena. Argazkia: Juneren Hegoak
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/07

Elkartasunaren Motorra jaiak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu larunbatean. Auto eta motorrik onenak eta ikusgarrienak erakutsiko dituzte—bakoitzetik 140 orotara— eta horrekin batera egun osoko egitaraua ondu dute adin guztietako herritarrek zer goza izan dezaten. Elkartasun horren hartzaile, Juneren Hegoak elkartea eta Movat Wilson elkarteak izango dira. Aparteko lana egiten dutela bi elkarte horiek nabarmendu dute Elkartasunaren Motorrak elkarteko kide diren Marcos Cofreces eta Mendeku Muñozek, “beraz jende guztia animatzen dugu larunbat honetan Errenteriara hurbiltzera eta prestatu ditugun jardueretan parte hartzera”.

Juneren Hegoak elkarteko kide dira Carlos Sanchez eta Alazne Mendikute. Biek nabarmendu dute maitasun eta babes handia jaso dutela urte askoz bidelagun izan duten motorraren festaren bidez, “are gehiago gure hamargarren urteurrena ospatzen dugun honetan. Tximeleta asko ibiliko dira Errenterian larunbat honetan erakutsiko diren auto eta motorren artean”.

Mowat Wilson elkarteko Teresa Rojok bere aldetik eskerrak eman dizkio Elkartasunaren Motorrari ekitaldi honetan beraiekin gogoratzeagatik. Azaldu dutenez, oso pertsona gutxi dira Espainiako Estatuan gaitz horrekin, 38 pertsona, zehazki. Gaixotasun arraroa da,  osagai genetikoa du, eta sindrome konplexu bat. Sindrome horrek funtzio fisiko eta psikikoari eragiten die, eta horrekin batera, adimen desgaitasuna eta hazkundean zein mugimendu garapenean atzerapena eragiten du.

“Jaiak oso pertsona gutxiri eragiten dien baina existitzen den sindromea ikustarazten lagunduko du”, esan du Rojok.

June Sanchez Tolaretxipiren 2013an hil zen, haurrei eragiten dien minbizi baten ondorioz, bi urte zituela. Urte horretan bertan, Juneren gurasoek eta lagun talde batek Juneren Hegoak elkartea sortu zuten Errenteria-Oreretan haurren gaixotasunengatik edota doluagatik zaurgarritasun egoeran dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiei laguntza sarea eskaintzeko. Ordutik 59 familia artatu ditu elkarteak, eta hamargarren urteurrena bete du aurten.

Juneren Hegoak elkartea lagundu edota finantza kolektiboarekin bat egin nahi dutene hauteko bideren bat erabil dezakete: Boluntario egin nahi dutenei, posta elektroniko helbide honetara idazteko eskatu diete; hilero euro baten trukez Teamer izateko berriz, hemen sakatu.  Dohaintza egiteko aukera ere badago (horretarako klik egin hemen). Juneren Hegoak elkartearen laguntzaile izateko aukera ere eskaintzen du elkarteak.

Horretaz gain, Sabadell banketxeko ES81 0081 4254 46 0001112822 kontu korrontean egin daiteke ekarpena, baita Bizum bidez ere 03930 kodea erabilita, edota dohaintzak sailean Juneren Hegoak bilatuta.

Antolatzaileek zein bi elkarteek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Jasotako diru guztia bi elkarteak laguntzera bideratuko dute antolatzaileek.

 

Elkartasunaren Motorrak jaiaren egitaraua

  • 9:00 ateen irekiera/ateen irekiera
  • 11:00 Masterclass zumba Oliber Nestarrekin Foru plazan

  • 11:00-14:00: Scalextric lehiaketa haurrentzako eta sariak
  • 12:00: Bermuteo solidarioa Radio Rebelderekin Foru plazan

  • 12:30: Rockalean Niessen plazatik hasita

  • 13:45: Kolpez Blai

  • 16:00-19:00: Scalextric lehiaketa helduentzat eta sariak
  • 16:30: Haurrentzako aurpegiak margotzea

  • 16: 30- 18:00: Haurrentzako diskofesta+ askaria Telepizzaren eskutik.

  • 18:00: Zozketa

  • 18:30: Baipass kontzertua
  • 20:00: Anonimos kontzertua

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.