Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskal presoen etxeratze prozesuaz arituko dira

Hitzaldia antolatu du Sarek hilaren 14rako. Egungo egoeraren azterketa egingo dute Onintza Ostolaza euskal presoen abokatuaketa Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak.

Euskal presoak etxeratzea eskatzeko banderola Errenteria-Oreretako balkoi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/09

Euskal presoen etxeratze prozesuaren gaineko hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Sarek. Hilaren 14an, asteazkenarekin, izango da hitzaldia eta hizlariak, berriz, Onintza Ostolaza Arruabarrena euskal presoen abokatu oiartzuarra eta Joseba Azkarraga Rodero Sare Herritarraren bozeramailea izango dira. Naroa Iturri kazetariak gidatuko du hitzaldia. Reina aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Euskal gizarteak hiru hamarkadatik gora eman ditu euskal presoei ezarritako urruntze politikaren bukaera eskatzen. Urruntze politika hori gainditzeak, baina, ez du ekarri euskal presoei ezartzen zaien eskubideen urraketaren amaiera, Sare Herritarrak salatu duenez. Izan ere, espetxe politikan «arazo berriak» daudela dio euskal presoen aldeko iniziatibak, «fiskaltza eta justizia auzitegiek sortutakoak».

Horren harira, gradu progresioen eta espetxe baimenen gainean hartutako erabakiei jarritako helegiteak aipatu ditu Sarek: «Irizpide juridikoetan oinarritu beharrean, mendekuan, gorrotoan oinarritutako espetxe politika gogora ekartzen duten erabakietan oinarritzen ari dira». Datuak eman ditu iniziatibak: Eusko Jaurlaritzak espetxeetako eskumena bere gain hartu zuenetik 42 euskal presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, 28ri erabakiaren kontrako errekurtsoa jarri diete, eta hamabi espetxean sartu dituzte bigarren gradua ezarrita.

Udalerriko presoen egoera
Sei euskal preso dira gaur egun Errenteria-Oreretan: Mikel Arrieta Llopis, Aitzol Gogorza Otaegi, Eider Perez Aristizabal, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea, Xabier Goienetxea Iragorri, eta Juan Manuel Inziarte Gallardo.

Arrietak gaixotasun larria du, 23 urte darama preso, eta etxean ari da betetzen zigorra hirugarren graduan; zigorraren 3/4ak beteak ditu. Gogorzak ere gaixotasun larria du, eta 23 urte darama preso: bigarren gradu arinduan da, eta etxean ari da zigorra betetzen.

Perezek 22 urte beteko ditu preso, Martuteneko espetxean dago bigarren graduan, eta ezarritako zigorraren 2/3nak beteak ditu; ama da. Etxeberriak, ordea, 20 urte darama preso, Zaballako espetxean dago, bigarren graduan. Goienetxeak 8 urte beteko ditu preso, Lannemezanen (Frantziako Estatua) aurkitzen da, eta zigorraren erdia beteta izanik baldintzapeko askatasuna eskatzeko epeen barruan da.

Inziartek, azkenik, 14 urte daramatza preso, eta egun Martuteneko espetxean dago, bigarren graduan; hirugarren gradutik bigarrenerako erregresioa ezarri dio fiskaltzak helegitea jarri ondoren, eta espetxera sartu dute berriro. Datorren urtean beteko ditu ezarritako zigorraren 3/4ak.

Errenteria-Oreretako Sarek herritarrak hitzaldian parte hartzera deitu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.