Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Errebantxa bat, herriko sagardoa, eta Dantzari Festa bihar

Bete-bete dator biharko Euskal Jaia. Unerik gorenenak Lezoko Dantzazaleen lehen Dantzari Festa, Lezo-Oiartzun herri kirol desafioa, eta arratsaldeko XXIII. Sagardo Festa izango dira.

Lezoko Dantzazaleek egun osoko jarduna izango dute bihar.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/06/09

Iazko Sagardo Festan, plaza bete-bete.

Oiartzunen jokatu zuten herri kirol desafioaren lehen zatia.

Eder dator biharko Euskal Jaia. Osagaiz betea. Euskal kultura, kirola eta giroa uztartuko dituzte goizetik ilunabarrera Lezon. Horretan zerikusi nabarmena dute herriko eragileek: indarrak batu, eta aurrera egin dute lezoarrak berriz ere herriko kaleetan elkar daitezen. Unerik gorenak, hiru: goizetik, Lezoko Dantzazaleek lehenengo Euskal Festaren barrukoak gauzatuko dituzte; 17:00etan, Lezo-Oiartzun herri kirol desafioaren errebantxa egingo dute Goiko Plazan; eta 18:00etan hasiko da XXIII. Sagardo Festa.

Lezoko Dantzazaleen zuzendari eta irakasleetako bat den Gurutze Alberdik aipatu du euren asmoa, profesionalak ez izan arren, egunez egun euskal kulturaren transmisioan sakontzea dela, dantzaren bitartez. «Herritik herriarentzat lan egiten dugun jendea elkartzea dugu xede. Beraz, biharkoa denboran bidaiatu eta Lezoko plazak dantzariz beteak ikusteko aukera polita izango da», nabarmendu du. «Gure birramona eta birraitonek burutzen zituzten erromeriak oroitu nahi ditugu», zehaztu du Alberdik. Hori egiteko, Munttar Txistulari Taldearen kalebueltaren ondoren (09:30ean hasiko da) ekingo diote herrian lehenengoz egingo den Dantzari Festari: 11:00etan, hiru taldetan banatuta, Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako dantzariekin batera herria girotuko dute, Saldise plazan elkartzeko. Handik Gurutze Santuaren plazara joango dira (13:30 inguruan), Agurra eta Agintariarena dantzatzera. Hori eginda, bazkaltzeko tartea hatuko dute, Tomas Garbizu Musika Eskolako trikitilarien doinupean. Emanaldi horien tartean, 12:00etan, herri kirol erakustaldia jasoko du herriko plazak.

18:00etan hasiko da Sagardo Festa. Tiñelu elkarteak antolatu du XXIII.enez. Osotara 11 postu jarriko dituzte, den-denak herriko sagardogileen zukuarekin. Urtero, festa abiatzeko omenaldi antzekoa egiten dute, eta lehen txotxa herriko eragile baten esku uzten dute horretarako. «Erabaki dugu aurten Piztu Lezo izatea Sagardo Festa abiatuko duen eragilea, urtean zehar herrian egiten duen lan handiagatik», azaldu du Tiñeluko Tito Labordetak. Horren segidan Lezoko Dantzazaleek 11 postu horietan sagarrarekin dantza egingo dute, hori eginda dastaketarekin hasteko. Edalontziaren eta bi pintxoren prezioa hiru eurokoa da. Behin sagardoa agortzear denean, Dantzazaleek Larrain dantza-ri ekingo diote plazan bertan.

Errebantxa
Sagardo Festaren aurretik, ordea, errebantxarako tartea. 17:00etan, Goiko Plazan, Lezo-Oiartzun herri kirol desafioaren itzulerako norgehiagoka egingo dute. Joanekoan, maiatzaren 27ko Oiartzungo Sagardo Egunean, oiartzuarrek bere egin zuten garaipena. Izan ere, lezoarrak mendekosteetan izaki, ez zuten aukerarik izan den-dena emateko ulertzekoa den ajearen ondorioz. Errebantxa gosea dute lezoarrek.

Oiartzunen, besteak beste, sagardo kaxekin txinga jokoa, sagarrekin lokotx bilketaren antzekoa, edo sagarrez betetako zakuen proba eta gisakoak egin zituzten. Bihar tankera horretako lehiak izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.