Altamirako biribilgunearen inguruan, txirrindulari eta oinezkoentzako seinale berriak
Bizikletaren zaleak eta oinezkoak era seguruan bideratzeko ezarri dituzte seinaleak. Udalak kezka du Antxorako bidearen egoerarekin.
Lezoko Udalak bide seinale berriak jarri ditu Altamirako biribilgunearen inguruan, hau da, herriko sarrera-irteeretako batean. Horien helburua da bai txirrindulariek zein oinezkoek era seguruan egite haien bideak, kanpotarrek batez ere. Izan ere, biribilgunearen inguruan dauden bidegututzeetan segurtasuna handitu nahi dute iniziatiba horrekin. Muittu estrategiaren barruan ulertu behar da seinale berriak jarri izana, bizitza aktiboa sustatzeko eta herria ezagutarazteko.
Hala, seinaleek, oinezkoak eta bizikleta zaleak herriko kaskora eramango dituzte lehenik, bai Donostia, Errenteria eta Oiartzun, edo Donibane aldera joateko biderik seguruena handik igarotzen delako udalaren arabera. Baina seinaletika berriak kezka baten berri ematen du aldi berean: Lezotik Antxora doan espaloiaren egoera kaskarra. “Zeharka, Gipuzkoako Foru Aldundiari ikusarazi nahi zaio, eta jakinaren gainean jarri du udalak, Lezotik Antxora doan espaloia zein egoera kaskarrean dagoen. Lezoarrek eta pasaitarrek egunerokotasunean natural erabiltzen dute bide hori barne komunikazio bide bezala, eta Donostiaranzko desplazamendu ez motorizatuak egiteko”.
Esku-hartzea Gipuzkoako Bidegorri Sareari dagokion I.1 adarraren hasiera eign da, Lezori dagokion zatian hain zuzen ere.