Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mende erdia Tirri Tarra sortu zela; eta ospatuko dute

1973an jaio zen San Pedroko fanfarrea, eta nazioartean bere lekua lortu zuen denbora gutxian. Bihartik hasita, astebeteko egitaraua.

Tirri Tarra, artxiboko argazkian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/09

Tirri Tarra fanfarreak taldearen sorreraren 50. urteurrena egitarau oparoarekin ospatuko du, bihartik hasi eta astebetez (hilaren 10etik 17ra, beraz). Sanpedrotarrei nahiz hala nahi duenari irekitako kultur programa “zabal eta anitza” promestu dute.

Proiekzioak, musika emanaldiak, ikuskizunak, atzera begirakoa egiteko erakusketa, bazkari herrikoia eta erakundearen historiaren alderik gizatiarrena jasotzen duen liburuaren aurkezpena. Horiek nabarmendu dituztenak. “Helburua ez da bakarrik talde honen historia erakustea, baizik eta gaur egun oraindik bizirik dirauen kultura eta giza ondarea erakustea”, argitu dute antolatzaileek.

Orain dela mende erdi
1973an, jaio zen, San Pedroko neska-mutil talde baten ekimenez, Tirri Tarra fanfarrea. 1974ko urtarrilaren 1ean eskaini zuten lehenengo emanaldia akordeoiekin, gezurrezko instrumentuekin, turutekin eta perkusioarekin. Berehala hedatu zen musikazale gazte horien ilusioa, eta deiak jasotzen hasi ziren Gipuzkoa, Espainia eta Europako orotariko txokotatik.

Apurtzailea izan zen garai horietarako egin zutena, gogora ekarri dutenez: “Goraipatzekoa da lehen talde horren gaztetasuna eta mistoa izatea, 70eko hamarkadako lehen urte haietan erabat pentsaezina baitzen hori”. Horretan, beste gauza askotan bezala, aitzindari izango zen Tirri Tarra taldea.

Hurrengo hamarkadan zehar lau haizetara zabaldu zituzten euren musika eta animazioa, eta orotariko lehiaketetan sarituak izan ziren. 1984an belaunaldi berri bati eman zion taldeak lekukoa, eta, aurrekoek gidatu eta bideratuta, hala egin zuten sanpedrotar gazteek urratutako bidean aurrera. Eta hala bihurtu zen Tirri Tarra Europako musika talderik sarituena.

“Kaleko animazioan bide berriak esploratzeko ahalegin nekaezinari esker, 1994tik aurrera ikuskizunetan elementu berritzaileak sartzen hasi ginen”, oroitu dute. Priscilla edo Kass & Kass bezalako showak sortu zituzten orduan. 1999an, sormen prozesuaren eskaileretan maila bat gora egin zuten, Re+Fa diskoa argitaratzuz. Disko horrek fanfarre-musika, hari-orkestra eta abesbatzak uztartzen zituen. “Arrakasta berri eta biribila izan zen”, poztu dira sanpedrotarrak, “eta are gehiago handitu zen 2006an Donostiako Kursaalean Argi Beltz diskoa aurkezterakoan… horrez geroztik, antzoki eta auditorium onenetan birak hasi baitziren”.

Bihartik aurrera, ospakizuna

  • Bihar, larunbata
    • 22:30. Frontoian. Udako zinema: Tirri Tarra 50 urte.
  • Igandea 11
    • 13:00. Lonjako Plaza Berrian.  Trintxerpe Musika Banda, Illunbe, emanaldia.
  • Astelehena 12
  • 20:00. San Pedroko elizan. Abesbatzen kontzertua:
    • Ibaiertz-Loiola Abesbatza (Martutene)
    • Illumbe Abesbatza (Trintxerpe)
    • Illumbe Otxotea (Trintxerpe)
    • Zuzendaria: Josu Elberdin
  • Asteazkena 14
    • 19:30h Pelos Pub. Kontzertua: 3zur.
  • Osteguna 15
    • 18:30-19:30. Erti. Liburu aurkezpena: Tirri Tarra, recuerdos entre corcheas. Egilea: Jose Mª Hernandez. Musika: Kike Pollacino (saxo elektronikoa).
    • 18:00-21:30. Erti. SANMAHORN Denda. Instrumentuen erakusketa eta probaketa.
    • 19:30. Begihaundi. Kontzertua: Sweet Sara & Pj Kahuna.
  • Ostirala 16
    • 18:30. Lonjako plaza. Tutik Clowns: Gari, Montxo eta Joselontxo.
    • 19:30. Lonjako plaza. RocKalean.
  • Larunbata 17
    • 09:00. Txistulariak, trikitilariak eta dultzaineroak
    • 10:00. Porrusalda Tirri Tarrarekin.
    • 12:00. Kontzertua eta Kalejira Tirri Tarrarekin.
    • Argazki orokorra Tirri Tarra 50.
    • 13:00. Plaka berria jartzea: Tirri Tarren Plaza.
    • 15:00. Tirri Tarra Bazkaria.
    • 18:00. Tximeletak txaranga.
    • 20:30. Berbena Sukar Taldearekin.
  • ASTEAN ZEHAR:
  • Ikus-entzunezko erakusketa, Lonjan.
    • Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.
    • Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.
  • Kamiseten salmenta: Datorren astelehenetik aurrera Pelos Puben.
  • Tirri Tarra murala, Nextor Otaño Nexgraffen eskutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.