Xenpelar tailerretan egindako lanak Merkatuzarren erakutsiko dituzte
Egur taila, altzarien zaharberritzea, pintura, patchwork, argazkigintza eta zeramika diziplinetan egindako lanak ikusteko aukera izango da.
Xenpelar tailerretako ikasleek egindako lanak erakutsiko dituzte Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Egur taila, altzarien zaharberritzea, pintura, patchwork, argazkigintza eta zeramika diziplinetan egindako lanak ikusteko aukera izango da. Astelehenean zabalduko ditu ateak erakusketa horrek, eta egun horretan bertan egingo dute inaugurazioa 19:00etan askari batekin.
Erakusketa hilaren 17ra arte izango da zabalik astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara.