Lekeitioko bandera etxera ekarri du Hibaikak
Hibaikako gizonak hamaseigarren sailkatu dira asteburuan Bizkaian jokatutako estropadan.
Lekeitioko bandera irabazi zuten atzo Hibaikako emakumeek. Pozik dira errenteriarrak garaipenarekin. arrauneko denboraldiaurreko azken testa izan zen atzokoa. Gipuzkoako txapelketan egindako denborak ez zien aukerarik eman Euskadikoan parte hartzeko, eta arantza hori kentzeko aukera izan dute atzoko estropadan.
Euskal Telebistari egindako adierazpenetan, “oso urduri baina motibatuta” atera zirela uretara esan zuen June Galardi arraunlariak, “gogo handiarekin eta sentsazio onekin atera gara”. Ez zuten huts egin sentsazio horiek, bandera etxera ekarri dutelako. 11:18,87ko denbora egin zuten errenteriarrek.
Gizonek ere hartu zuten parte atzoko estropadan. Hamaseigarren sailkatu ziren Hibaikakoak. Proba berean, Hondarribiaren ontzia hamabigarren sailkatu zen, eta San Juan, hemeretzigarren.