Lezoko Dantzazaleen zozketan, 442 zenbakia irabazle
Euskal Jaiaren barruan zozketa egin zuten Euskal Dantzazaleek. Irabazleak haiekin egin behar du harremana saria eskuratzeko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/06/dantzazaleak.png)
Lezoko Herri Dantzazaleek larunbateko Euskal Jaia dantzaz, kolorez eta giro onaz blaitu zuten. Egin zituzten jardueren artean, zozketa bat izan zen, zehazki nesken mantala batena eta mutilen txaleko batena: Dantzazaleek jakinarazi du horren irabazlea txartelean 442 zenbakia duena izan dela.
Zenbaki hori duena, Lezoko Dantzazaleekin jarri behar da harremanetan saria jasotzeko. Haiekin kontaktua egiteko posta elektronikoa eman dute: hemen klik egin eta mezua idazteko aukera zabalduko da. Irabazleak hilabeteko epea du saria erreklamatzeko.