Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Nekane Artola lezoarra izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Lehendakaria ez ezik, lehendakariordea eta idazkaria ere aldatuko dituzte: Erik Etxart eta Unai Mendizabal izango dira, hurrenez hurren. Kargu guztiak trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean erabakiko dituzte behin betikoak.

Nekane Artola.
Irati Urdalleta Lete / Berria
Lezo
2023/06/13

Irati Urdalleta Lete / Berria

Ikastolen Elkarteak joan den astean iragarri zuen Koldo Tellituk elkarteko lehendakari lanak utziko zituela, hamalau urteko ibilbidearen ostean. Atzo Artezkaritza Kontseilua bildu zen, eta bertan erabaki zuten nork hartuko duen lekukoa: Nekane Artola lezoarra izango da aurrerantzean Ikastolen Elkarteko lehendakaria. Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakari lanak hartu aurretik, Kilometroak Kultur Erakundeko lehendakaria eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordea izana da.

Artezkaritza Kontseiluko beste kargu batzuk ere berritu dituzte: Erik Etxart izango da lehendakariordea, Unai Mendizabal idazkaria, eta Elena Zabaleta eta Josune Bañales idazkariordeak. Lurraldetasun irizpidea kontuan hartuta hautatu dituzte. Izan ere, Pasaia-Lezo lizeoko ordezkaria da Artola, Bernart Etxepare lizeokoa Etxart, Armentia ikastolakoa Mendizabal, Baztan ikastolakoa Zabaleta, eta Kirikiño ikastolakoa Bañales. «Aukera ezin hobea da lurraldetasunaren ikuspegitik ikastolak gobernantza eredu demokratiko eta berdinzale baten baitan gidatzeko».

 

Karguak, baina, trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean egingo duten ikastolen VII. Batzarrean erabakiko dituzte luzera begirako izenak. Azaldu dutenez, Ikastolen Elkartea Bihar prozesuan murgilduta dago; hain zuzen, ikastolek datozen urteetan gizarteari egingo dioten ekarpena zehazteko erabiliko dute prozesu hori. Hor kokatu dute karguak trantsiziozkoak izateko erabakia. «Prozesu horren barruan irudikatzen dugu ikastolek artezkaritzako trantsizio egoera hau ere». Lanketa hori eginda, urtebete barru, luzera begirako kargudunak izendatuko dituzte batzarrean: «Ikastolek, hurrengo urteetako estrategia eta gakoak aurkezteaz gain, gobernantza demokratikoaren baitan, berau ahalbidetuko duten artezkaritza kontseiluko kargu gorenak ere izendatuko ditugu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.