Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gobernu akordioa egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak

Bihar eguerdian sinatuko dute akordio hori, modu publikoan. Orduan emango dituzte, zehatz, akordioaren nondik norako guztiak.

Aizpea Otaegi eta Maite Gartzia Atlantikaldia aurkezteko atzo egindako agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/15

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak akordioa egin dute. Hala jakinarazi dute koalizio subiranistak eta hautesle elkargoak. Baina ez dute xehetasunik zabaldu oraindik, bihar eguerdian sinatuko dutelako akordio hori, modu publikoan. Orduan emango dituzte, zehatz, akordioaren nondik norako guztiak.

Aizpea Otaegi buru duen zerrenda izan zen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako bozkatuena, alde handiarekin gainera. Bederatzi zinegotzi lortu ditu EH Bilduk azken hauteskundeetan, amaitzear den agintaldian jasotako babes bera, beraz. Bigarren indar politikoa, PSE-EE izan zen, eta berak ere errepikatu du zinegotzi kopurua, sei eskuratuta. EAJk ere zituen zinegotziak mantendu ditu, hiru.

Elkarrekin Errenteriak, berriz, bi zinegotzi izango ditu larunbatean bidea hasiko duen 2023-2027 agintaldian; agintaldi honetan baino bat gutxiagorekin arituko dira moreak. Azkenik, alderdi popularrak, zinegotzi bat eskuratzeko babes nahikoa lortu zuen hauteskundeetan. 2015az geroztik ez zuen ordezkaritzarik PPk Errenteriako Udalean.

Gehiengoa zuen EH Bilduk, beraz, baina ez osoa. Otaegik alkatetza errepikatzea ez zen aukerarik aurreikusten ez bazen ere, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak iragarritako akordioak bete-betean baieztatu du Otaegi, bigarrenez, izango dela Errenteriako alkate.

Agertokia ez da berria udalerrian. 2011n EH Bilduk boto gehien lortu zuen eta PSE-EEren 28 urteko hegemoniarekin bukatu. Orduan Ezker Batuak zuen zinegotzi bakarraren babesa jaso zuen. Jose Manuel Ferradas zen Ezker Batuko zinegotzia. Ondoren bi alderdien arteko akordioa heldu zen gobernagarritasuna bermatzeko. Ordutik gobernu akordioak egin dituzte, eta bai EH Bilduk, bai Ezker Batuak, Errenteria Irabaziz, zein Elkarrekin Errenteriak baikor baloratu dute formula hori.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren artean Errenteriako Udalbatzak dituen 21 zinegotzietatik 11 batzen dituzte, gehiengo osoa. Gobernagarritasuna, beraz, ziurtatuta dute. Hala ere, Otaegik berak kanpainan zehar, zein amaitzear den agintaldiaren jardunean, nabarmen jarri du eta erakutsi ordezkatzen duen koalizioak akordio zabalen eta ezberdinen arteko adostasuna erdiesteko bideak urratzearen aldekoa dela.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.