Ordezko bake epailea aukeratzeko prozesua hasi dute
Hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Hilaren 16tik uztailaren 6a bitarte aurkeztu ditzakete beraien eskaerak.
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, ordezko bake epailea aurkitzeko prozesua hasi berri dute. Hautagaiek hainbat baldintza bete behar dituztela adierazi dute. Honakoak dira:
- Adinez nagusia izatea eta 2022ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatua egotea.
- Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
- EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea ez da derrigorrezkoa izango. Titulu hori edo baliokidea aurkezten ez bada, hautagaiek euskara-proba egin beharko dute.
- Botere Judizialeko Lege Organikoko 102 eta 303 artikuluek kargu judizialetako eta Bake Epailen ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduak, aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.
Interesa dutenek, eskabideak bihartik —ostirala, hilak 16— uztailaren 6ra bitartean aurkeztu beharko dituzte. Zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eta kargua betetzeko ezgaitasun eta bateraezintasun arrazoien bat ez dutela adieraziz.
Horrez gain, bakoitzaren merezimenduak aurkeztu ahal daitezke, hala nola curriculuma.
Eskaera egiteko epea bukatu ondoren, eskaera aurkeztu dutenen artean hautagai egokiena aukeratuko du Lezoko Udalak.