Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Akordiora heldu dira EH Bildu eta Podemos - Alianza Verde

'Hurbiltasun programatikoak' ahalbidetu du bi taldeen arteko akordioa. Alderdi bakoitzaren erantzukizunak zehaztu dituzte honezkero, eta 'herritarrekin eskutik' gobernatuko dutela adierazi.

Julen Rodriguez eta Teo Alberro, atzo, akordioa sinatu berritan. Pasaiako EH BIldu.
Beñat Agirresarobe
Pasaia
2023/06/15

Atzo, osteguna, Pasaiako EH Bildu eta Pasaiako Podemos – Alianza Verdek udal akordioa sinatu zuten datorren legegintzaldirako. Teo Alberro eta Julen Rodriguez buru, bi udal taldeek “herritarren eskutik gobernatzeko eta pasaitar guztien bizi baldintzak hobetzeko” sinatu dute akordioa. Horren arabera, Teo Alberro (EH Bildu) alkate izango da bihar, haren alderdiko hautetsiek eta Podemosekoak udalbatzarrean aldaketaren alde egingo dutelako. Gainera, gobernu zereginak konpartituko dituzte, betiere maiatzaren 28 udal hauteskundeek emandako emaitzetatik eratorria izango den ardura banaketa logikoari jarraituz: EH Bilduk zortzi eserleku bere egin zituen, Elkarrekin Podemos-Alianza Verdek bakarra. Beraz, koalizio subiranistak ardura gehienak hartuko ditu beregain.

Alderdien arabera, hurbiltasun programatikoa izan da udal gobernua proposatu eta ahalbidetzeko gakoa. Aurrerantzean, Pasaiak berriro ere “ezkerreko gobernu aurrerakoia” izango duela zin egin dute.

Printzipio eta konpromiso politikoez gain, akordioak gobernu egitura barnebiltzen du. Alegia, alderdi bakoitzak udal gobernuaren baitan izango dituen erantzukizunak xedatzen ditu. Besteak beste, EH Bilduk alkatetza, lehen alkateordea, eta lau barrutietako alkateordeak izango ditu; baita horietatik eratorritako hainbat erantzukizun eremu ere: Etxebizitza eta Ingurumena, LGBT+ eta Aniztasuna, Merkataritzaren Sustapena, Ogasuna, etab. Bere aldetik, Podemos – Alianza Verdeko bozeramailea, funtzio hori mantentzeaz gain, bigarren alkateorde izango da ere. Gainera, Kirol departamentuko zinegotzi delegatua izango da.

Lidergo irmoan, elkarlanean, Pasaiako kultura potentzialari hauspoa ematean, espazio publiko duina eraikitzean, ahots bakarra artikulatzean eta memoria, bakea nahiz bizikidetza bermatzean oinarritu dituzte datozen lau urteetako eginbeharrak.

Akordioa, oso osorik, hemen sakatuta kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.