Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

[Bideoa] Mikel Arruti da Lezoko alkate berria

Espero zitekeen bezala, gehiengo osoz izendatu dute EH Bilduren hautagaia. Herritar guztiak kontuan hartuz eta eskuak zabalik gobernatuko dutela esan du Lezoko alkate berriak.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2023/06/17

Mikel Arruti Salaberria da Lezoko alkate berria lezoarrek hala erabakita. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan jasotako babesa gaur berretsi da, eta Arruti izango da Lezoko alkatea datozen lau urteetan. Mahaia osatuta, zinegotzi guztiek zin egin diote beren karguari, eta espero zitekeen bezala, gehiengo osoz irabazi du EH Bilduren hautagaiak bozketa. Orain arte alkate izan den Jesus Mari Martiarenak zumitzezko uztaia eman dio Arrutiri alkate kargua hartzeko. “Ohore bat da niretzako Lezoko alkate izatea, gure herriko alkate izatea”, esan du hunkituta Arrutik.

Diskurtsoa hasi baino lehen, hitza eman die Arrutik gainontzeko alderdi eta zinegotziei, eta PSE-EEko Joxean Sanchezek honakoa esan dio: “Zorionak bihotzez, Mikel, eta zorterik onena opa nahi dizut duzun ardurarekin. Amets bat da zuretzako eta orain errealitate bihurtu da”.

Ondoren, Arrutik hartu du hitza. Lehenik eta behin, eskerrak eman dizkio bere taldeari eta udal hauteskundeetan bozka eman zuten herritar guztiei. Lezoko alkate berriak argi utzi du “herritar guztiak kontuan hartuz” gobernatuko dutela, “apaltasunez eta herritarrekin harreman zuzena izanez, herritarrekin arituz”. Arrutik adierazi du bere taldearentzat udalgintzan aritzea herrigintzaren beste arlo bat dela, “arlo garrantzitsu bat”, eta herrigintza indartzeko eta sustatzeko “baliabide oso garrantzitsua” izan daitekeela. Baina herrigintzaren “benetako motorra” herriko elkarte, eragile eta herritar konprometituak direla aitortu du: “Nire lehen aitortza herriko elkarte eta eragileei eta herritar konprometituei egin nahi dizuet. Zuek zarete Lezo herri bizia egiten duzuenak, eta eskerrik asko zuen lana, denbora eta jakintzagatik”.

Lezon aginte makila ematen ez dutela gogorarazi du Arrutik. “Gu ez gara agintariak, gu izatekotan ordezkariak gara, herritarren ordezkariak”, esan du alkateak. Makilaren ordez zumitzezko uztai bat eman dio Martiarenak Arrutiri, eta alkate berriak jakinarazi du uztai horrek “ongi irudikatzen duela talde batek izan behar duen egiteko modua”.

Hainbat modutan definitu du jaso duen uztaia. Borobila dela esan du, “herritarrak erdigunean” izateko, “inor ertz batean utzi gabe”. Sendoa ere badela zehaztu du, aurrean duten erronkei sendotasunez erantzuteko. Malgua ere bada, “egoera zaurgarrian dauden herritarren aldeko politikak malgutasunez gauzatzeko. Irekia da, “gainerakoen iritziak, ideiak eta proposamenak entzun, jaso eta kontuan hartzeko”. Gardena ere badela baietsi du, “ezkutatzeko lekurik” ez duena. Eta, azkenik, zuntz askoz osatuta dagoela baieztatu du, “guztion lana beharrezkoa” delako herriaren alde egiteko: “Herritarrak, elkarte eta eragileak, alderdiak eta udalak elkarlanean aritu behar dugu Lezok indartsu aurrera egin dezan”.

Eta gaineratu du: “Horrela ulertzen dugu guk udal baten jarduna. Horrelakoa izango da gure gobernatzeko eredua. Eta horrela bideratu nahi dugu aurrerakoia, feminista, independentista eta euskaltzalea izango den gure proiektua. Proiektu hori herritarren esku jarri nahi dugu, hobeago eta bizitzeko atseginagoa den Lezo bat elkarrekin eraikitzen jarrai dezagun. Lezok merezi duelako eta lezoarrok merezi dugulako”.

Eskertza mordoa

Diskurtsoaren bigarren zatia eremu pertsonalago batera eramango zuela adierazi du Arrutik. Lehenik eta behin udaletxeko pleno aretoan presente zeuden gurasoak eskertu ditu, beti alboan izan dituelako. Bigarrenik, Lezoko EH Bilduko zinegotzi taldea eta gainerako zerrenda kideak goraipatu ditu: “Niretzako talderik onena zarete. Niretzako luxu bat da zuekin lan egitea, eta badakit sekulako lana egingo dugula”. Azkenik, gainerako zinegotziak izan ditu gogoan, eta argi utzi du “eskuak zabalik” izango dituztela “elkarrekin lan egiteko”.

Bi ohitura

Bukatzeko, Arrutik oroitarazi du Lezon bi ohitura daudela alkatetza kargua hartzen den egunean gauzatzen direnak. Bat da Martzelino Legorburuk bertso bat botatzen zuela, eta hori dela eta, Lezoko alkate berriak bertso bat bota du, zeharo hunkituta (ikus bideoa). Beste ohitura da udaletxeko leiho eta ate guztiak zabaltzea, “udaletxea herritarrei irekia dagoela irudikatzeko”. Arrutik argi utzi du udaletxeko ateak zabalik egongo direla herritar ororentzako, baina onartu du eurak ere udaletxetik kanpo egon behar direla: “Herritarrengana joan behar dugu, auzoetara joan behar dugu, hanka bat kalean izan behar dugu”.

Ekitaldiari bukaera emateko, Gurutze Santuaren plazara abiatu dira udaletxeko pleno aretoan bildutakoak eta Arrutik gaur jasotako uztaia herriari eman dio, txistulariez eta dantzariez lagunduta. Ondoren, herri argazkia atera dute udaletxearen atarian.

 

Erlazionatutako edukiaMikel Arruti: “Herriak esan digu bide onetik goazela”Honakoa da Lezoko udalbatza berria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.