[Bideoa eta galeria] Argentina eta Irun batu ditu Gaztañok
Fernanda Martinez argentinarra eta Jose Gomez irundarra izan dira azkarrenak Gaztañoko krosean. Giroa, aparta.

Gaztañoko Festen barruan, gaur egin da 2023ko Gaztañoko Krosa. 67 kidek bukatu dute sei kilometroko ibilbide gorabeheratsua, sargori puntuarekin gainera. Emakumeetan Fernanda Martinez Martinez argentinarra izan da garaile, eta gizonetan Jose Gomez de Arriba irundarra. Gaztañoko podiumaren koskarik altuenak, beraz, Argentina eta Irun batu ditu. Aurten, auzoko festen barruan Palestinari buruzkoak lantzen ari dira. Tira, gaurkoan herrialde gehiago agertu dira festara.
Parte hartze maila aparta izan du probak. Aipatzekoa da Fernanda Martinez Martinez mendi lasterketetako Munduko Txapelketan izandakoa dela duela ez asko, Austriako Innsbruck-en. Hala ere, irabazleetatik azkeneraino, ederki asko gozatu dute herri lasterketen klasiko den honetan.
Giroa, gainera, ederra. Gaztañon korrikalari den-denek izan dute euren txalo eta animo oihu sorta. Auzotarrek, aurten ere, ez dute hutsik egin.
Honakoak izan dira emakumeetan eta gizonetan lehen sailkatuak
Emakumeak
- 1. Fernanda Martinez Martinez (Argentina) 26.44
- 2. Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 29.18
- 3. Cecilia Moran Santano (Errenteria-Orereta) 30.25
- 4. Claudia Behobide Alkain (Hondarribia) 30.49
- 5. Izaskun Arriaga Armentia (Gasteiz) 31.53
- 6. Jone Briñas Manterola (Errenteria-Orereta) 34.31
Gizonak
- 1. Jose Gomez de Arriba (Irun) 23.02
- 2. Hodei Lujanbio Apezetxea (Goizueta-Oiartzun) 23.46
- 3. Sergio Roman Bermejo (Hernani) 2400
- 4. Juan Alberto Carrascal Morales (Santurtzi) 25.03
- 5. Mikel Gabirondo Zubeldia (Irura) 25.34
- 6. Ekaitz Tarragona Carrere (Errenteria-Orereta) 25.39
Sailkapen oso-osoa ikusteko, klik egin hemen.
Jarraian, irteerako bideoa eta lasterketako argazki sorta.

































































































































