Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

[Bideoa] Esan bezala, egin: Teo Alberro da Pasaiako alkatea

Zortzi urtez bere izan duen aginte makila eman dio gaur Izaskun Gomezek alkate berriari. Txalo, lore eta dantza artean hartu dute Alberro.

Agurra dantzatu diote alkate berriari kargua hartu ondoren udaletxetik irten denean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/17

Haren hautagaitza aurkezteko ekitaldian aurreratu zuen Teo Alberro Bilbao EH Bilduren Pasaiako alkategaiak kontakizun berri baten hasiera zela hura, ‘Teo, alkatetzan’ titulupekoa. Esan bezala, egin. Gaur goizean bihurtu da Pasaiako alkate Alberro, eta gutxienez lau urtez gidatuko du herria.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan pasaitarrek bozkaturiko hamazazpi hautetsiak izan dira gaur udalbatzen osaerako plenoan, eta aretoa betetzeko adina bizilagun. Aurpegi berri asko Pasaiako udalbatzaren mahaian, eta eserlekuen aldaketa nabarmena.

Izaskun Gomez gaur arteko alkateak hartu ohi zuen eserlekua Natitxu Etxarri eta Iraitz Pazosek hartu dute, baina ez gobernatuko duen alderdiko kideak direlako, baizik eta zinegotzietako helduena eta gazteena, hurrenez hurren, direlako. Adin-mahaia deritzonaren ardura da udaletan kargu hartze ekitaldia gidatu eta botoak zenbatzea.

Kargu hartze ekitaldia
Anonimoa da bozketa, paper bidezkoa. Horiek banan-banan sartu dituzte hamazazpi kargudunek hautetsontzian, eta honakoa izan da emaitza: bederatzi Teo Alberroren alde, lau Loreto Osaren alde, eta beste lau zuri. Irakurketa bestela eginda, EH Bilduko zinegotziek alderdi horren alkategaiaren alde egin dute, eta baita Podemos-Aliantza Berdeko Julen Rodriguezek ere, elkarrekin koalizioko gobernua osatuko dutenez gero. Izaskun Gomezek ez du bere burua alkate gisa aurkeztu, eta beraz, PSE-EEk zuri bozkatu du, eta bigarren eta azken alkategaia Osa zenez gero, haren alde egin dute EAJko lau zinegotziek.

Hori horrela, babesaren gehiengo osoa lortuta, Alberro izendatu dute alkate. Azken zortzi urteetan Izaskun Gomezen eskuetan izan da herriko aginte makila, eta gaur itxi du antxotarrak bi legegintzalditako zikloa, trintxerpetarrari eskura emanda botere makil hori. Txalo eta oihu artean hartu dute udaletxeko pleno aretora bertaratutako bizilagun eta militanteek alkate berria.

Arizabalo jauregiko gela nagusia bete dute pasaitarrek. Barruan lekurik topatu ez dutenak atearen bestaldean gelditu dira kargu hartze ekitaldia jarraitzen, eta beste mordoxka batek udaletxearen kanpoaldean itxaron du alkate berria eraikinetik irteteko unea. Aginte makila eskutan, hala irten da Alberro, gobernukideen aurretik, udal eraikinetik. Atari horretan agurra dantzatu diote Donibaneko bi bizilagunek.

Dantza amaitu eta alkate berriari txapela jantzita, txalo zaparrada berria EH Bildu eta Podemos-Aliantza Berdea alderdietako kideentzat. Bederatzi zinegotzi horiek (indar nagusiko bederatzi eta alderdi moreko bat) koalizioko gobernua osatuko dute datorren legegintzaldian.

Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria
Teo Alberro, Pasaiako alkate berria

Erlazionatutako edukiaTeo Alberro: “Pozik gaude irabazi eta herritarrak udaletxean sartu ditugulako”Hona hemen Pasaiako udalbatza berria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.