Bihar amaituko da Zinema Zabalduz iniziatibaren aurtengo ekitaldia
'Todo sobre mi padre' filma emango dute ikasturtea amaitzeko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/06/todo-sobre-mi-padre-6481b1e1c2db0.jpg)
Bihar bukatuko da Zinema Zabalduz iniziatibaren aurtengo ekitaldia, Todo sobre mi padre filmaren emanaldiarekin. Programaren bidez, Niessen Zinemak eta Errenteriako Udalak herriko erretiratu eta pentsiodunen zortzi elkarteetako bazkideei zinema saioak eskaintzen dizkiete. Hamabostean behin egiten dira saio horiek.
Iniziatibak harrera ona izan du erretiratuen artean. 130 lagunetik gora bertaratu dira saioetako batzuetan. Biharko emanaldia, 17:00etan iznago da.
Ikasturte berriari irailaren 28an ekingo diote.