Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hiru domina Pasaia Kayakentzat Espainiako Piraguismo Txapelketan

Ur lasaietako maratoi modalitateko Espainiako Piraguismo Txapelketan arrakastatsu aritu da marea urdina.

Iñaki Fernandez eta Eukene Saez, Banyolesko pantalean, lehiaketa eremura abiatzeko prest.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/21

Oraingoan ere arrakasta izan du bidelagun Pasaia Kayakek Banyolesko urtegian (Girona) jokatu berri den ur lasaietako maratoi modalitateko Espainiako Piraguismo Txapelketan, eta estatu mailako beste titulu bat eta bi domina gehitu dizkio bere palmaresari, bolada onari eutsiz.

Modalitate berezia da ur lasaietako maratoia, iraupen luzekoa. Senior kategoria nagusiko palistek 25 kilometrotik gorako ibilbideak ere egiten dituzte, betiere zirkuitu baten inguruan antolatuta. Lehorrean ere, piragua bizkarretan, kirolariek lasterka egin behar izaten dituzte tarte batzuk proba mota horietan.

Ondo moldatu ziren pasaitarrak asteburuan zirkuituaren baldintzetara, eta oraingoan ere Master kategorian nabarmendu ziren bereziki, Eukene Saezen eta haren bikotekide Iñaki Fernandezen eskutik. Txapeldun titulua eta beste bi domina lortu zituzten talde urdinaren alde.

Saezek nagusitasun osoz lortu zuen txapela 15.400 metroko ibilbidean. Fernandezek, aldiz, oso lehia estua izan zuen 19.000 metroko ibilbidea betetzeko gizonezkoen proban. Aurreko bi lehiakideen ubera galdu ondoren, gogor aritu zen brontzezko domina lortzeko borrokan, Piraguismo Aranjuez, Irungo Santiagotarrak eta Lugoko Fluvial taldeetako ordezkariekin. Probaren azken zatian hartu zien aurrea, hirugarren postua eskuratuz.

Eta biharamunean, K-2 misto masterren proban, bikote pasaitarrak bere aukerak baliatu zituen garaipenaren bila, baina azkenean zilarrarekin konformatu behar izan ziren, Piragüisme Cullera taldeko irabazleen atzetik, eta bigarren postuari nagusitasunez eutsiz Piraguas Villaviciosa taldeko ordezkarien aurretik, podiuma osatuz.

Uzta oparoa egindako lan bikainaren ondorioz, eta bikaina, halaber, talde pasaitarrek beste kategoria batzuetan lortutako emaitzak, beste lau postu lortu baitzituzten guztira ‘top10’-aren barruan, beste bat master kategorian Ramon Vegaren eskutik (5. postua) eta gainerako hiru kadete kategorian, nesketan Ioar Alonso eta Irati Herce pasaitarrei esker (zazpigarren eta zortzigarren hurrenez hurren) eta mutiletan Gaizka Lopezi esker, meritu handiko zortzigarren postua lortuz, partaidetza eta maila handiko lasterketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.