San Joan suaren inguruan arituko da Illunbe dantza taldea
Su hartuko duen zuhaitza Gudarien plazan ezarriko dute. Udako solstizioa ospatzeko ekitaldia 20:00etan hasiko da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/06/vispera-de-san-juan-2018-060.jpg)
Trintxerpen ere sugar arteko harrera egingo diote udarari datorren ostiralean. San Joan bezperarekin bat eginez, Illunbe dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute, urteroko hitzorduarekin bat eginda, suaren inguruan.
Zuhaitza Trintxerpeko Gudarien plazan izango da, eta 20:00etan hasiko dira dantzariak, txistularien doinuek lagunduta. Bizilagunak udako solstizioa ospatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.