Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Touringen mendeurren festa 'herriaren jaia' izatea nahi dute

Bihar beteko ditu 100 urteak Touring Kirol Elkarteak. Egun handia, baina, larunbatean izango da, eta horri begira egitarau zabala atondu dute, ospakizuna ‘herriaren festa’ izan dadin

Touringen mendeurren festa aurkeztu dute. Gaur aurkeztu dute urteurrenaren harira prestatu duten egitaraua larunbaterako.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/21

Mendeurrena merezi moduan ospatuko du Touringek. 1923ko ekainaren 22an sortu zuten elkartea, eta bihar beteko ditu, beraz, 100 urte . Xume ospatuko dute eguna bihar. Udaletxeko balkoi nagusian mendeurreneko bi zapiak eskegi, suziriak jaurti, eta Herriko plazan ereserki berria joko du Deiadar txarangak. Handiak herrian barrena zabalduko dute musika Touringaren mendeurrena bazter denetara heldu dadin.

Ospakizun handia baina, larunbatean helduko da, «herritarren festa» izatea nahi dute antolatzaileek. Horretarako, askotariko egitaraua ondu du touringek, herriko eragile ugarirekin elkarlanean. Kirola, haur jolasak, musika, eta herri bazkaria ez dira faltako ospakizunean.

Gaur aurkeztu dute egitaraua Asier Yeregi Touringeko presidenteak eta Ana Berridi, Patxi Benito eta Karlos Urdanpilleta zuzendaritzako kideek. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak izango dira Fanderiako kautxuzko futbol zelaian (10:30ean hasita) Realak lagunduta, eta ordu horretan ariko dira ere Ereintzako txistulariak herriko kaleetan barrena. Fanderiako futbol zelaian Touringeko emakume beteranoen partida ere orduan hasiko da. Touringeko gizon beteranoen partida, berriz, 12:00etan izango da, eta Realeko beteranoak izango dituzte aurrez aurre.

Xanti eta Maialenek eta buruhandien konpartsak ere bat egin dute ospakizun handiarekin. 12:00etan Herriko plazatik abiatuta Fanderiako futbol zelaira egingo dute kalejira Deiadar txarangak lagunduta.

Herri bazkariaren txanda helduko da gero (14:30) Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian, eta 18:30ean musikak hartuko ditu erdialdeko kaleak Piratak gidatutako Rockalearekin.

Luxuzko ginga EMKE Bandak, Andra Mari, Landarbaso, Garrintzi, Telleri abesbatzek, Ereintza Dantza taldeak eta Xanti eta Madalenek jarriko dute herri kontzertuarekin. 22:00etan izango da Herriko plazan.

Yeregik herritar guztiak deitu ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera eta eurekin batera ospatzera Touringentzat hain garrantzitsua den data: “Touringen festa, herritarren jaia izan dadin nahi dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.