8.000 euro Zaporeak elkartea laguntzeko
Pasa den maiatzean dituzten sukalde suen mugara iritsi ziren, eguneko 2.031 errazio prestatu zituzten, azken zazpi urteetako kopururik handiena.
Errenteriako Udalak 8.000 euroko diru laguntza eman dio Zaporeak proiektuari errefuxiatu esparruetan otorduak ematen jarrai dezan. Pasa den maiatzean dituzten sukalde suen mugara iritsi ziren, eguneko 2.031 errazio prestatu zituzten, azken zazpi urteetako kopururik handiena.
Okerrera egin du azken urteetan Graziako uharteetako egoerak. Lesbosen 1.800 errazio banatzen bazituen ere Zaporeak elkarteak, azken bi hilabeteetan ugaritu eta 2031 banatzen ditu. Bertan duten sukaldeak, baina, gehienez 2.000 errazio prestatzeko ahalmena baino ez du, eta hori dela eta, jende asko gelditu da banaketatik kanpo. Hori horrela, aukera berriak aztertzen ari dira elkarteak ahalik eta pertsona gehienengana iristeko.
Besteak beste, sukaldearen egitura aldatu beharko dute, Greziara bidaltzen dituzten elikagaien kopuruak handitu, eta ekitaldi gehiago antolatu gastuak ordaindu ahal izateko iturri ezberdinak aurkitzeko.