Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumezkoen taldea izango du Donibane Eskubaloiak

Datorren denboraldian Senior kategorian arituko da talde berria. Kirolari ohiak dira denak, eta Jesus Pino izango dute entrenatzaile.

Kirolari ohiak dira talde berria osatuko dutenak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/22

Jesus Marcos, Donibane Eskubaloia klubeko presidenteak, martxoan aurreratu zuen hurrengo sasoian emakumeen taldea sortzeko ahaleginetan ari zela taldea. Eta lortu dute. Talde senior femeninoa osatuta, kluba “oso” sentitzen dutela aitortu dute arduradunek.

Esan bezala, 2023-24 denboraldian arituko da Donibaneko emakumeen talde berria, Senior kategorian. Klubak 1991n izan zuen emakumezkoen azken taldea, eta bakarra, eta hori berreskuratu izanak lasai arnas hartzeko aukera eman die zuzendaritzako kideei: “Orain dela urte asko adierazi izan dugun irrika ase ahal izan dugu”.

Lanean “nekaezin” aritu izan direla aitortu dute taldea osatu ahal izateko. Ikastetxeekin eta talde ezberdinekin harremanetan izan dira behin eta birritan, emaitza nahikorik lortu gabe, baina ez zuten amore eman. “Aitzitik, estrategia birplanteatu genuen, eta Senior kategoria abiapuntu hartzea erabaki genuen”. Hala, modu aktiboan eskubaloian ari ez ziren kirolariak tanteatzen hasi ziren.

Hasiera batean horrek ere ez zuen fruiturik eman, baina gutxika-gutxika hasi ziren kide berriak proiektura batzen. Eta hala, banan-banan, behar zuten kopurura heldu ziren arrosak, emakumezkoen talde berria osatuz.

Senior Emakumezkoen Lehenengo Maila
Lurraldeko Senior kategorian arituko da talde berria. Hori lehen urratsa soilik izango dela esan dute: “Helburu nagusia taldea kontsolidatzea lortzea da, epe laburrean talde femeninoen kopurua handitu ahal izateko eta, orduan, kirol helburuak ezartzeko”.

Taldea osatuko duten kirolariek, esan bezala, eskubaloiari berrekingo diote. Atzean duten kirol ibilbidean, besteak beste, Ereintza, Bera Bera edo Bidasoa taldeetan ariturikoak dira. “Hain talde heterogeneoa izatea, adin desberdinetako jokalariekin, jatorri desberdinarekin… klubak erabaki du Jesus Pino ezartzea taldearen buru gisa”.

Pino, Donibane Bonantzaren azken igoeraren buru izan ez ezik, jardunbide luzea ere badu atzean eskubaloiaren munduan. Emakumezkoen kategoria, gainera, ez zaio berria, hiru urtez izan baitzen Bera Berako talde baten entrenatzaile, orain dela hamarkada inguru. Pinoren alboan arituko da Ekaitz Tente klubeko laguntzaile mitikoa, eta Jesus Marcos izango da delegatua.

Entrenatzaileak esan du “oso ilusionatuta” dagoela klubak hainbeste desiraturiko talde sortu berria gidatzeko, eta sinetsita dago horrek hazaraziko duela kluba, “kirol arloan nahiz sozialki”. Oraindik ez ditu ongi ezagutzen jokalari berriak, baina itxaropentsu dago: “Lehen bileratik argi utzi didate gogotsu daudela proiektu honen parte izateko. Ez da zaila izango helburu zorrotzak proposatzea, gogor lan egiteko prest iritsi baitira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.