Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Juan Manuel Inziarte euskal presoaren gradu erregresioa berretsi dute

Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak fiskaltzaren errekurtsoa berretsi du.

Martxoan egindako manifestazioa Juan Manuel Inziarte euskal presoari gradu erregresioa egin ziotela salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/22

Juan Manuel Inziarte euskal presoari gradu erregresioa ezartzea erabaki du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Hirugarren gradua jartzearen alde egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak joan den martxoan. Fiskaltzak helegitea jarri zion erabaki horri, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ontzat eman zuen helegite hori. Martxoan bertan, espetxera itzuli behar izan zuen euskal presoak.

Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak, berretsi egin du orain erabaki hori; astelehenean eman zuen ebazpenaren berri, eta horrenbestez, Inziarteri gradu erregresioa ezarri eta bigarren graduan da orain euskal presoa. Inziartek, espetxean jarraitu beharko du hortaz.

Inziartek 68 urte ditu, eta 14 urte eta erdi daramatza espetxean. Hirugarren gradua ezarri aurretik, iktusa izan zuen, ospitaleratu behar izan zuten, eta oraindik osatze prozesuan dago. Datorren urtean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Sarek gogor salatu du erabakia: “Finean espetxeetako tratamendu batzordeak dira presoen bilakaera hoberen ezagutzen dutenak eta organo judizialak etengabeko talkan dira haien erabakiekin”.  Erabakiak ez duela inongo irizpide juridiko eta justurik ere salatu du, halaber, “konfrontazioan eta mendekuan  oinarritutako erabaki bat bezala uler dezakegu” .

Horrelako erabakiek ez dute zerikusirik “euskal gizartearen zati handi baten irrikarekin” Sare Herritarraren aburuz, “izan ere, gizarteak askotan adierazi du elkarbizitzarantz eta konponbiderantz aurrera egiteko beharra”.

Euskal gizarteari egon daitezkeen deialdiei adi egoteko eskatu dio azkenik Sarek, eta hilaren 30ean herriz herri egingo den Azken Ostiralean parte hartzera deitu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.