Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eta nerabeek badakite zer eta nola egin; eta ari dira

Pasaiako Udaleko Eskubidean planari esker, subjektu politiko dira adingabeak. Parte-hartze organoa sortu da eta martxan da, eta jaietan ikus ahalko dira fruituetako batzuk, Donibanen, Antxon eta Trintxerpen.

Haur eta nerabeekin egindako parte-hartze saio bat, Trintxerpen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/23

Donibaneko santioetan eta Antxoko sanferminetan goitibeheren erakustaldia izango da aurten, aspaldiko partez. Herriko haur eta nerabeak ari dira gurpildun jaitsiera antolazen, Eskubidean planaren aterkipean. Hori bakarrik ez, Trintxerpeko karmenetan DJ festa ere egingo dute euren ekimenez.

Ekitaldi horietara heldu baino lehen, ordea, zer azaldua bada: adingabekoen eskubideen alde, 2008. urtean, Pasaiako Udalak aho batez haur eta nerabeen babeserako adierazpen instituzionala onartu zuen. Horrekin, Pasaiako haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko plana jarri zen abian, Eskubidean plana, hain zuzen ere.

«Horrekin lanean hasi ginen eta konturatu ginen adingabeentzat lanean ari ginela, baina haien benetako iritzia kontuan hartu gabe», jo du hasierara Elisabete Astiasaran De Miguel udaleko haur eta nerabeen eskubideen teknikariak. Adinez txikikoak erdigunean jarri behar zituztela konturatu ziren orduan: «Subjektu politiko bihurtu».

Adingabeak, subjektu politiko
Pasaiako Udalbatzak aho batez onartu zuen haurrek eta nerabeek parte hartzeko organoa formalki sortzeko akordioa. Hala, 2018-19 ikasturtean parte-hartze sistema sortu zen Pasaiako Udalean. «Haurrak eta nerabeak erdigunean dituen eredua bultzatu genuen», zehaztu du Astiasaranek, «komunitate antolatu eta ahaldundu bat lortzeko prozesu dinamiko eta inklusiboa izango zen».

Pasaiako ikastetxeekin elkarlan zuzenean aritzea da Eskubidean planaren giltzetako bat. Alegia, Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Anunciatako ikasleekin egiten diren parte-hartze saioak dira ardatz nagusia, eta baita denbora gehien hartzen duten jarduerak ere.

Barruti guztietako haur eta nerabeekin «talde ugari» dituzte. Udal teknikariek eta irakasleek gidaturiko saioetan aukera dute dituzten kezka eta proposamenak plazaratzeko, herriari dagozkionakzein bestelakoak, eta udaletik horiei erantzuten ahalegintzen dira saileko langileak. «Proposamen batzuk dagokion sailari helarazten zaizkio, azter ditzan. Beste batzuk, ordea, gaztetxoekin zuzenean lantzen dira, proiektu moduan, eta emaitza politak ematen dituzte».

Haur eta nerabeen ekimenetik jaio eta euren ahaleginarekin martxan jartzen diren saiakeren adibide dira, hain zuzen ere, lerroon hasieran aipaturiko goitibeheren erakustaldia eta Trintxerpeko DJ festa. Barruti bakoitzeko jaietan antolatu nahi dituzten horiek dagokion jai batzordean aurkeztu dituzte jada adingabeek. «Esperientzia polita izaten ari da», poztu da arduraduna, «jai batzordeen aldetik harrera oso ona egin diete, eta leku bat eman zaie haien proposamenei».

Sinetsita dago Astiasaran halako herri ekimenak, gazteengandik jaiotakoak, ahalduntzeko tresna indartsuak direla. Izan ere, antolaketa prozesuan hainbat entitate, elkarte, politikari eta enpresarekin harremanetan jartzen dira eta haiekin elkarlanean aritzen dira. Ekintzak gauzatzeko lanak kudeatzea ez da lan makala; eta egiaztatzen ari dira.

«Horrelako prozesuak politak eta aberasgarriak diren arren, zailtasunak ere badira», aitortu du teknikariak. Gazteek esandakoaren arabera, parte-hartze saioetan denbora gutxiegi izan dute aurten nahi zituzten horiek antolatzeko. Indarguneei erreparatuta, entzunak sentitzen direla aipatu du Astiasaranek: «Onartzen dute euren proposamenak entzun eta aurrera eramaten direla».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.