
Aitana Lizarazu eta Oihan Arbonak eman diete ongietorria San Joan ospatzeko jaiei. Bizilagunak "urte osoko kezkak erretzera" deitu dituzte.

KAE2 Ligak biharko estropadarekin zabalduko du denboraldia, eta Josetxo Arrizabalagak gidatutako eskifaia onena ematera joango da lehen egunetik.

Bihar zabalduko ditu ateak Jantziaren Zentroan erakusketa iraunkor berriak.

Uztailaren 2an izango dira mozketa nagusiak, Oiartzungo sarrera-irteerak eta errepide nagusi asko itxiko dituzte, ordu luzez gainera.

Aurten sortu du kategoria hori Gipuzkoako Bazkundeak eta Osina Ekoguneak eskuratu du. HACHE Boutiquek, eus.Commerce saria jaso du. Paki Belar dendak Oarsoaldea eta Chocolates de Irun Bidasoko eskualdetako Harribitxi saria jaso dute.

Vicente Vadilloren gaineko ‘Francis’ liburua atzo aurkeztu zuen Susperregik. Haren erailketaren gaineko informazioaz gain, haren bizi ibilbidea jaso du errenteriarrak, testigantza mordoa bilduta.

Mende erdia joan da Tirri Tarra fanfarrea jaio zenetik. Musika banda horiek adineko gizonen kontua ziren garaietan, 12 urteko neska-mutil sanpedrotarrak Europatik birak egiten hasi ziren.

LGTBIQ+ pertsonen bizimodua hobetzeko urrats ugari egin dituzte elkarren eskutik sexu askapenerako kolektiboak eta udalak. Bidea oraindik luzea bada ere, udalerria askeagoa den zalantzarik ez da.

Antolatzen hasi dira Irungo LGTBIQ+ kolektiboko kideak, eta lehen urrats gisa har daiteke Irungo Harrotasun Kritikoa taldea sortu izana. Hiriko aurrekariak present, lehen agerraldia E28an egingo dute.

Hirugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du bihar Oiartzunek. Iazko garaipen handia errepikatu nahi dute Oiarpeko pilotariek. Donostiako Atano pilotalekuan ariko dira.

Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Gurutze Gorriak elkarlanean ate irekien jardunaldia antolatu dute igandean.

Txilibita Fanfarreak euskal herri musikan oinarritutako errepertorioa eskainiko du, zabala.

Uztailera arte, hala ere, Martxan ekimenak bere horretan jarraituko du. Asteartetan elkartuko dira, 11:00etan Bekoerrotan.

14 urteko lezoarra laugarren izan da Scooter Freestyle Munduko Txapelketan, Gazte Mailan, Espainiako selekzioa ordezkatuz.

Next Generation EU funtsen eteteak ez du eraginik izango Trintxerpeko auzoko zaharberritze planetan, Pasaiako Alkatetzak ziurtatu duenez.

Herrikoian lau partida jokatu zituzten, eta Gipuzkoakoan berriz, bakarra.

Egun horretan, Frantziako Tourra Hondarribitik helduko da herrira, eta mugimendu herritarrak egitaraua antolatu du, 'Euskal Herritik Mundura. Ikurrina errepidera' lemapean.

Alegazioak egiteko epea datorren astelehenean, hilaren 26an, irekiko da; eta ekainaren 30ean itxiko.