Piztu Lezorekin, kirola egiten ondo pasatzera
Gaur beisbol partida jokatuko dute Pisbe auzoan. Uztailaren 4tik 13ra, berriz, 3x3 saskibaloi txapelketaren txanda.
Uztailarem 4an da 3x3 txapelketaren lehen jardunaldia. Uda kirolaz bete ohi du Piztu Lezok. Aurten ere horrela izango da. Gaur, 19:00etan, jada klasiko bihurtzen ari den beisbol partida jokatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Uztaileko lehen egunetarako, berriz, 3×3 saskibaloi lehia.
Uztailaren 4, 6, 11 eta 13an izango dira jokoan 3×3 V. Txapelketa Herrikoiaren barruko partidak. Izen emate epea zabalik da, eta hor berritasuna dagoela adierazi dute herriko eragileko ordezkariek: talde apuntatzeko aukera izateaz gain, bakarka ere apunta daiteke; hala, bakarka izena ematen dutenen artean zozketa egingo dute taldeak osatzeko.
