Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Larunbat arratsaldean, 27 traineru badian

ETE, KAE2 eta KAE1 ligetako estropadak jasoko ditu badiak. Denak erlojupeko modalitatean egingo dituzte. San Juan-Koxtapek antolatu ditu.

San Juan, Lapurdi eta San Pedro, hilaren 18ko San Pedroko estropadan. Argazkia: Josu Z.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/06/29

Larunbat arratsaldean ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako estropadak jasoko ditu Pasaiako badiak, San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta. 17:00etan hasiko dira ETE Ligako zortzi traineruak lehian; 17:30ean da KAE2ko zazpien txanda, Fegemu bandera dute jokoan; eta 18:00etan ekingo diote KAE1ekoek (hamabi dira) euren zereginari, CMO Valves bandera irabazten saiatuko dira. Osotara 27 traineru bilduko dira badian.

Erlojupekoak izango dira estropada guztiak, banakakoak beraz. Irteera eta helmuga Donibaneko plazaren ondoan izango dira. Han hasi, eta bokalerantz egingo dute traineruak, han dagoelako kanpoko ziaboga. Beraz, ETE Ligakoek bi luze eta ziaboga bakarra (bokalekoa) egingo dituzte, eta KAE1 eta 2koek, berriz, lau luze eta hiru ziaboga (bi bokalean, eta bat irteera/helmuga denean).

KAE2koak eta ETEkoak txanda bakarrean aterako dira, denak minutuko aldearekin jarraian. KAE2n Hibaika eta San Juan B dira bertako ordezkariak, eta ETEn ez da Oarso Bidasoko trainerurik.

KAE1eko hamabi ontziak bi txandatan banatu dituzte. Lehenean, sailkapen nagusian okerren dauden sei taldeak aterako dira, eta bigarrenean beste sei traineruak, goian daudenak: Camargo, Zumaia, Arkote, San Juan, Lapurdi eta San Pedro. Bereziki ikusgarria izango da azken estropada hori, etxeko ordezkariak izateaz gain, partaideen arteko lehia estua espero delako. KAE1en jokoan izan diren lau banderetatik bi irabazi ditu San Pedrok, eta bana dituzte San Juanek eta Lapurdik.

Estropadaren, nahiz liga horien gorabeheren informazio gehiago izateko, joan ondoko webguneetara:

  • ETE Ligaren webgunea.
  • KAE1 eta KAE2 ligen webgunea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.