Transmaribibollo juntadizoa Tourrari harrera egiteko
Igandean egin dute hitzordua, 16:00etan Errenteria-Oreretako sarrerako biribilgunearen parean —ortzadar bandera erraldoia jarrita dagoen eremuan—.
Tourrak pizten duen ikusminaren eta duen zabalkundearen jakitun, euren aldarria kalera atera eta lau haizetara zabaltzeko abagunea baliatuko du LGTBI kolektiboak, eta horretarako, transmaribibollo juntadizoa antolatu dute.
Igandean izango da, uztailak 2, 16:00etan Errenteria-Oreretako sarreran, ortzadar bandera dagoen biribilgunearen parean. Banderekin bertaratzera deitu dute, gainera.