Duintasunaren elkarretaratzea, astelehenean
11:00etan egin dute hitzordua Herriko plazan. Batzarra eginda, manifestazioa bertatik abiatuko da.
Duintasuna Pentsiodunen elkartea kalera aterako da astelehenean, (uztailak 3) hileko lehen astelehenero egiten duen moduan. Pentsio duinak aldarrikatuko dituzte, baita gizon eta emakumeen pentsioen arteko arrakalarekin amaitzeko.
Hitzordua Herriko plazan jarri dute, betiko legez. Bertan batzarra eta elkarretaratzea egingo dute, eta bertatik irtengo da erdialdeko kaleak hartuko dituen manifestazioa. Duintasun a elkarteak herritar guztiak deitu ditu manifestazioarekin bat egin, eta pentsio duinen aldeko aldarria bere egitera.