Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Uretan jarraitu nahi du Illunbek

Kinka larrian jarraitzen du Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak bere jarduna hartuko duen egoitza bila. Konponbiderako «borondatea» sumatu dute udal aldaketarekin. Presazko irtenbidea behar dute.

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartearen aldeko elkarretaratzea pasa den maiatzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2023/06/30

Aurten ez da uretan izango Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteko seniorren ontzia. Derrigorrean hartu behar izan dute erabakia. Izan ere, portuan duen egoitza eraitsi nahi du Pasaiako Portu Agintaritzak, eremu horretan trenbide bat egiteko, eta erabaki horrek, kluba desagertzeko arriskuan jarri du, ez baitu bere jarduna eta material guztia jasotzeko bestelako egoitza alternatibarik. Iazko irailean esan zieten lokala eraitsiko zietela. Ordutik ez dute berririk, baina beldur dira edozein unetan jaso dezaketelako Portu Agintaritzaren deia lokala berehala utzi behar dutela esanez. Ez dute nora jo, ordea.

Ezjakintasun egoera horren harira erabaki zuten ez zutela KAE2 Ligan parte hartuko. Beteranoen trainerua entrenatzen eta estropadetan parte hartzen ari da, eta aste honetan bertan bukatuko dituzte batel eta trainerilla entrenamenduak gaztetxoek. Joan den hilabetean kalera atera ziren, eta hamarnaka herritar eta eragileren babesa jaso zuten, udalari irtenbide egokia eskatzeko.

Ordutik izan dira aldaketak. Udal hauteskundeak izan dira tartean, eta kolore aldaketa heldu da horiekin Pasaiako Udalera; EH Bildu da alkatetzan orain, Elkarrekin Podemos-Aliantza Berdearen babesarekin.

Elkarrizketak egingo ditu berriro Trintxerpe-Illunbe klubak udalarekin Jon Gonzalez zuzendaritzako kideak azaldu duenez: «Egungo zinegotzi bat gerturatu zitzaidan kalean, eta hark esan zidan bera izango dela Kirol zinegotzia. Esan zidan ere euren asmoa kirol eragile guztiekin biltzea dela. Gure elkarteak presazko irtenbidea behar duela gogorarazi nion, eta borondatea behintzat badute konpontzeko eta aurrera ateratzeko, aurreko udalak erakutsi ez zuena».

Egoitza, Trintxerpen
Marra gorri bat du Trintxerpe-Illunbek, Trintxerpen nahi du egoitza, «ez gaude prest barrutitik ateratzeko, gure arraun kluba deslokalizatzeko». Mahai gainean aurretik eskainitako bi aukerak mantendu ditu arraun klubak, uste baitu egingarriak direla bata edo bestea, eta bermatzen dutela, gainera, klubaren biziraupena: proiektuetako bat pantalan ondoan planteatu du zuzendaritzak; bestea, nautika azpian. Eraikinik ez dago, eta behin-behineko azpiegitura sortzea eskatuko luke bietako edozeinek. Elkarteak bizi duen kinka larriarekin bukatuko luke bi proiektu horietakoren bat onartzeak.

Marra gorri bat du arraun klubak: egoitza Trintxerpen nahi du

KAE2 Ligan ez aritzeko erabakia egokiena izan dela, egoera kontuan hartuta, uste du Gonzalezek: «Denboraldia aurrera ateratzeak 20.ooo euroko inbertsioa eskatzen du. Bizi dugun ezjakintasun egoeran ezin genuen zorpetu. Ez dugu idatzizko ezer, eta ez dakigu noiz heldu daitekeen lokala husteko agindua, eraitsi behar dutelako. Erabaki egokiena hartu genuen».

Argi dute ez dela euren esku irtenbidea, «besteen esku dago».

Haserrea agerian utzi du Gonzalezek ez dutelako aurreko udal agintarien aldetik borondaterik, ezta «irtenbide erreal» bat ere jaso: «Aurreko alkateak, Donibaneko kiroldegia eskaini zigun irtenbide gisa. Pentsa non gelditzen den uretatik hura. Adarra jotzen aritu dira, hori ez da planteamendu serioa. Uretatik gertu dagoen lokala behar dugu».

Haserreari, tristura ere gehitu dio arraun elkarteko zuzendaritzako kideak. «Pentsatu izan dugu Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea desagertzea nahi zutela. Ez dago bestela ulertzerik halakoak proposatzea. Bestalde, Portu Agintaritzako zuzendaritzari eskatu nahi diogu gutxienez gurekin bil dadila».

Datorren denboraldian batel lehiaketan aritzeko aukeraz galdetuta, ontziren bat ateratzen saiatuko direla esan du Gonzalezek, «berez zaila bada jendea gerturatzea arraunera, halako egoera batean atera kontuak».

Herritarren babesa
Babesa sentitu dute, handia, herritarren eta eragileen aldetik. Baina Pasaiako beste bi arraun kluben aldetik—San Juan eta San Pedro— ez dutela babesik sumatu esan du penatuta: «Harremanetan ere ez dira jarri gurekin, elkartasuna adierazteko. Modu batera edo bestera beste arraun elkarte batzuena jaso dugu, Hibaikarena kasu. Haiei ere kaltetuko die erabakiak, ontziak ere badituztelako lokal berean».

Lanean jarraitzeko asmoa eta gogoa dutela esan du Gonzalezek. «Trintxerpen arraunean jarraitu nahi dugu, horretarako irtenbide bat behar dugu, eta Trintxerpe barruan izan behar du. Beste aukerarik ez dugu ikusten, bertako elkartea gara eta bertan jarraitu nahi dugu, Trintxerpeko arrauna bermatzen».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.