Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko gobernu taldeak baditu arlokako arduradunen proposamenak

Proposamena asteazkenean egitekoa den osoko bilkuran aurkeztuko du udal gobernuak. Dedikazioaren araberako ordainsarien berri ere eman dute.

Mikel Arruti alkateak eman du proposamenen berri.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/07/03

Lezoko Udaleko gobernu talde berriak jada izendatu ditu arlokako ardurak. Horien berri emateaz gain, gardentasun ariketa egin du, adieraziz ardura horien araberako lanaldiak eta ordainsariak zein izango diren, “udaleko erabaki eta datu guztiak gardentasun osoz zabaltzeko helburua dugu”, adierazi du Mikel Arruti alkateak. Hilaren 5erako ezohiko osoko bilkurara deitu du alkateak, arduradun horien gaineko azalpenak emateko eta “lehen erabakien berri” emateko.

Hasteko: jakina denez, Mikel Arruti izango da alkatea. Gibernukideek landutako proposamenaren arabera, haren lehen ordezkoa Eneritz Arruti Osanbela izango da, eta bigarrena Iker Salaberria Urkizu. Tokiko gobernu batzarreko kideak, berriz, honakoak: EH Bilduko Mikel Arruti Salaberria, Eneritz Arruti Osanbela, eta Iker Salaberria Urkizu; EAJko Laura Martinez Vizuete; eta PSE-EEko Jose Angel Sanchez Gallardo. “Oposizioko bi alderdiek hitza izango dute Tokiko Gobernu Batzordean, azken legealdietan ez bezala”, zehaztu du alkateak.

Ondoko zerrendan, arlokako arduradunen banaketaren proposamena:

  • Aisia: Aitzol Saizar eta Mireia Kuesta.
  • Auzoak: Jon Legorburu eta Iker Salaberria.
  • Barne antolaketa eta enplegua: Eneritz Arruti eta Mikel Arruti.
  • Euskara: Iker Salaberria eta Mikel Arruti.
  • Feminismoa: Mireia Kuesta eta Eneritz Arruti.
  • Gazteria: Aitzol Saizar eta Eneritz Arruti.
  • Gizarte Zerbitzuak: Miren Ormazabal eta Mikel Arruti.
  • Hezkuntza: Miren Ormazabal eta Mikel Arruti.
  • Hirigintza: Mikel Arruti eta Jon Legorburu.
  • Ingurumena: Jon Legorburu eta Mikel Arruti.
  • Kirola: Mireia Kuesta eta Eneritz Arruti.
  • Komunikazioa: Iker Salaberria eta Aitzol Saizar.
  • Kontratazioa: Eneritz Arruti eta Mikel Arruti.
  • Kultura: Aitzol Saizar eta Jon Legorburu.
  • Merkataritza: Jon Legorburu eta Mikel Arruti.
  • Musika Eskola: Miren Ormazabal eta Mikel Arruti.
  • Ogasuna: Iker Salaberria eta Mikel Arruti.
  • Parte hartzea: Iker Salaberria eta Aitzol Saizar.

Aurreko zerrendako zereginak bete ahal izateko, alkatetzak alkateari eta bi zinegotzi delegaturi dedikazio esklusiboa edo lanaldi osoa esleitzea proposatu du. Horrez gain, oposizioak izendatutako zinegotziari dedikazio partziala eskaintzea da asmoa. Soldatak indarrean den legediaren arabera ezarriko direla azaldu du alkateak. Hala, asteazkeneko ezohiko udalbatzarrean aurkeztuko den proposamen zehatza honakoa da, hamahiru hautetsiek onar dezaten:

  • Mikel Arruti Salaberria alkateari, dedikazio esklusiboa hilaren 10etik aurrera, 42.440,52 euroko soldata gordinarekin.
  • Iker Salaberria Urkizu zinegotzi delegatuari, dedikazio esklusiboa uztailaren 10etik aurrera aurrera, 42.440,52 euroko soldata gordinarekin.
  • Eneritz Arruti Osanbela zinegotzi delegatuari, dedikazio esklusiboa irailaren 1etik aurrera, 51.950 euroko soldata gordinarekin (Bere lanpostuan duen soldata bera mantentzea proposatu da).
  • Laura Martinez Vizuete oposizioak izendatutako zinegotziari, %50eko dedikazio partziala uztailaren 7tik aurrera, 21.220,26 euroko soldata gordinarekin.

Aurrerago jakinaraziko dute organo kolegiatuetan (Añarbe, San marko, Oarsoaldea Garapen Agentzia…) nor izango den Lezoren ordezkari.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.