Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsiodunek, alderdi politikoen programetan nahi dituzte euren aldarrikapenak

Tourra bigarrenez pasako da gaur Errenteria-Oreretatik eta Duintasunak aldarri eta pankartak aterako ditu kalera. Hitzordua, 16:00etan egin dute Matxaingo biribilgune parean.

duintasuna, uztaila Pentsiodun bat 1.080 pentsioa aldarrikatzen duen petoa soinean gaurko elkarretaratzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/07/03

Ikasturteko azken elkarretaratzea egin du gaur Duintasuna pentsiodunen elkarteak. Urrian berrartuko dituzte elkarretaratzeak, beraz. Herriko plazan elkartu eta batzar informatiboa egin dute bertan, manifestazioa egiteko aukerarik ere ez dutelako izan Tourrak gaur, udalerria zeharkatuko duela-eta. EHPM  Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren hitzak bere eginda, uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira jarri da gaur Duintasuna. Eskaera zehatza egin die horren harira hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei, “euren programetan sar ditzatela gure aldarrikapenak. Konpromiso argia eta publikoa eskatzen diegu”.

Hilaren 23a ere mobilizazio eguna izango dutela pentsiodunek azaldu dute, gainera, “pentsioen murrizketaren alde egiten dutenek berriro egin ez dezaten ekidin dezagun gure botoarekin, gure aldarrikapenak behingoz egi bihur daitezen exijitzeko”. Horren harira, eta alderdi politikoen agendan pentsioen gaia lehen lerroan jarri asmoz, mobilizazioetara deitu du pentsiodunen mugimenduak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan; Donostian, hilaren 15ean larunbatarekin egingo dute manifestazioa 12:00etan alderdi Ederretik abiatuta.

Protesta horietan parte hartzea “ezinbesteko” jo du Duintasunak. Jakin badaki pentsiodunen mugimenduak, asko duela jokoan, dagoeneko estu eta larria den euren errealitatea betikotu edota okertu ere egin daitekeela; horren aurrean, duela bost urte baino gehiago hartu zuen bidean sakontzea da, kalea hartu eta mobilizatzea, alegia, eta horretara deitu ditu pentsio duinekin, lan baldintza duinekin, soldata arrakalarekin, zerbitzu publikoen kaltetzearekin, finean, bizitza duinekin kezka duten herritar denak.

Aldarrikapen ugari gauzatzeke badituzte ere erakutsi duten “mobilizaziorako gaitasun” itzelak ekarri dizkiela garaipen txiki batzuk esan dute gaurko elkarretaratzean, “besteak beste, 2013ko PPren erreformak planteatzen zuen pentsioen %0,25 igoera bertan behera gelditzea lortu dugu gure borrokarekin; gure pentsioen eros ahalmenak %20ko galera izango luke. Pentsioak murriztuko zituen iraunkortasun faktorea ere bertan behera gelditu da pentsiodunen borrokari esker”. Bidea, argi dute, beraz: Mobilizazioa. Bidea prest, eta konpromisoa irmo, bizitza duinak dituztelako jokoan.

Pentsiodun bat 1.080 pentsioa aldarrikatzen duen petoa soinean gaurko elkarretaratzean.

2011ko erreformaren alde “atzerakoiak” ezabatzeko ere lan egin dutela azaldu dute —azken hori PSOErena—:”indarrean jarraitzen du ordea, jubilatzeko adinaren atzerapena, pentsioa kalkulatzeko epearen luzatzea… pentsio publikoak murrizten”.

Argi esan dute, azken lau urteetan pentsiodunek eros ahalmena galdu eta bizi baldintzak egunez egun 0kerrera egin dutela, “pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzeko konpentsazio ordainsaria desagertu egin da, gutxieneko pentsioak miseriazkoak izaten jarraitzen dute eta 1.080 eurora ere ez dira heltzen, arrakala behin betikotzen ari da eta ez dago hobekuntza nabarmenik alarguntza pentsioetan, aurretiazko jubilazioaren murrizte koefizienteak milaka pentsiodunei eragiten jarraitzen dute. Aldarrikapen hauek beharrezkoak eta presazkoak dira eta oraindik orain ez diete heldu”.

Osasungintza publikoan murrizketak

Iztieta eta Beraungo anbulatorioen gaineko kezka azaldu du Duintasunak, bestalde, gaurko elkarretaratzean. Beraungo anbulatorioaren kasuan, udaran zehar murrizketa teknikoa egingo du Osakidetzak, eta horrenbestez, ez du anbulatorio horrek zerbitzurik emango 17:00etatik 20:00etara.

Iztietako anbulatorioko EAG Etengabeko Arreta Gunearekin azaldu du Duintasunak bigarren kezka. Zerbitzu horrek, astelehenetik ostiralera  17:00etatik 08:00etara, eta jai egun eta asteburuetan 24 orduz izaten da zabalik urgentzietarako: “Une honetan erizain bat dago, baina ez dago sendagilerik. Aste Santuaz geroztik gertatzen ari da, medikurik ez dago zerbitzuan, eta oso larria da. Medikurik ez dago, Osakidetzak ez duelako epe luzeko planifikaziorik egin”.

Bilerak egin dituzte auzo elkarteekin eta bestelako eragileekin, eta orain, Beraungo zein Iztietako anbulatorioetako zuzendariekin bilera eskatuko dutela jakinarazi du Duintasunak, “Beraungo arratsaldetako zerbitzua berrartu, eta Iztietako anbulatorioan Etengabeko Arreta Gunea bermatu dezaten horretarako beharrezko pertsonala ziurtatuta”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.