Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lurraren erraietara bidaia, Arditurri Egunaren eskutik

Hilaren 16an egingo dute, inoizko egitarau oparoenarekin dator, eta gainera jan edana izan ezik jarduera guztiak doakoak izango dira.

Arditurri eguna egingo dute hilaren 16an.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2023/07/04

Arditurri Eguna bueltan da hiru urteko etenaren ostean. Hilaren 16an egingo dute, inoizko egitarau oparoenarekin dator, eta gainera jan edana izan ezik jarduera guztiak doakoak izango direla jakinarazi du Arditurriko Parketxeak.

Aukera paregabea izango da Aiako Harriaren magalean dauden meategietara eta parketxera gerturatzeko. Aukeran hamaika proposamen, zein baino zen ziragarriagoa, gainera. Kaskoa jantzi eta lurraren erraietara jaisteko aukera izango dute bertaratzen diren bisitariek: “Garai batean ilunpean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzeko aukera izango dute.

Goizetik hasiko dituzte meategietara bisita gidatuak, 10:30ean, zehazki. Luberriren eskutik, berriz,  paleontolgia tailerra izango da fosilen eta  garai geologikoen gainekoa. Alaia Gaztelumendik Arditurriko mural erraldoiaren proiektua azalduko du jendaurrean 10:30etik 11:30era. Abaraxka Ludotekak ere jarriko du alea Arditurri Egunean, izan ere, bera arduratuko da txikienei begirako tailerren eta jolasen antolaketaz. Horiei 11:000etan ekingo diete.

Ordu berean, normalean zabaltzen ez duten Arditurri 3 erromatar garaiko meatze galeriara bisitak hasiko dituzte, eta 12:00etan, berriz,  Mineralen bila irteera gidatua hasiko da parketxetik bertatik abiatuta. Aitzindariak, ikatzaren emakumeak erakusketa bisitatzeko aukera ere izango da. 

Jende andana bertaratzea aurreikusi dute antolatzaileek, eta herritar guztiek parte hartzeko aukera bera izan dezaten bermatze aldera, ez dute egun horretan erreserbarik egingo. Jardueretarako sarrerak, beraz, bertan hartu beharko dira.

Ekintza andanaren ostean indarberritzeko jan eta edateko zerbitzua ere izango da Arditurrin bertan, eta guztia girotzeko, berriz,  Oidultz dultzainero taldea, Donavera eta Arretxe trikitilariak eta Izagirre pandero jotzailea arituko dira.

Egitarau zabala, askotarikoa, eta adin tarte guztiei begirakoa, beraz, hilaren 16an Oiartzunen gozatzeko aukera izango dena. Bertara heltzeko ere aholkua eman dute Arditurri Parketxetik: “Ez da aukera txarra egun horretan  bide berdean barrena  bizikletan edo oinez joatea. Bizikletak uzteko leku egokitua izango da”.

Informazio gehiago behar dutenek 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu edota posta elektronikora mezua bidal dezake.

Arditurri Eguneko egitaraua

  • 10:30-14:00: Meategira bisita gidatuak doan.
  • 10:30-12:00: Paleontologia tailerra
  • 10:30-11:30: Alaia Gaztelumendiren eskutik Arditurriko mural erraldoiaren aurkezpena.
  • 11:00/11:45/12:00: Arditurri 3 Erromatar garaiko meatze galeriara bisita gidatuak (14 urtetik gorakoentzat bakarrik)
  • 11:00-14:00: Jolasak eta tailerrak
  • 12::00: Mineralen bila irteera gidatua

Ez da aurre erreserbarik egingo, sarrerak egunean bertan hartu beharko dira. Plaza mugatuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.